Eu

Araba Erdialdeko LPP aldatu da Jundiz-Billodako merkantzia-terminal Intermodala barnean hartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-09)

2018.eko urriak 09

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Araba Erdialdeko Lurralde Planaren (LPP) aldaketa onartzen duen Dekretua, proiektatutako Jundiz-Billodako Transferentzia Terminal Intermodalaren kokapena eremu horretan jasotzeko helburuz. Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailak sustatuta indarrean den LPPren aldaketa puntual bat da.

Azpiegitura horren kokapena espresuki Iruña Okako eta Gasteizko udalerrietako lursailetan barnean hartzea da bere helburua. Gaur egun, bi udalerrietako hirigintza-plangintzan lurzoru urbanizaezin gisa dago eremu hori sailkatuta, “Nekazaritza/Abeltzaintza” eta “Andazabala” kategorian.

Ilargierdi-formako espazio hori hautatu izanaren arrazoia izan da mugakide delako Jundizeko oraingo poligono industrialarekin, eta Gasteiz/Burgos AHTren etorkizuneko trazatuaren eta Madril-Irun ADIFen trenbide-linearen oraingo trazatuaren artean dago kokatuta. Horregatik, egokiena da trenbide-errepide planta intermodal logistiko bat kokatzeko.

Aldaketa horrek 45 hektarea inguruko azalera bati eragiten dio eta “lurralde-eraldaketaren lurzoru” gisa sailkatzen du eremua. Lurzoruaren artifizializazio hori neurri osagarriekin konpentsatuko da LPPren eremuko 70 hektarea inguruko azalera baten gainean.

Aldaketan, proiektuak ingurumenarekin eta gizartearekin duen bateragarritasuna ere kontuan hartu da. Kokatuko den eremua ez dago sartuta inongo natura-gune babestutan eta ez diote eragiten Ibaien eta Erreken Antolaketako LPPk ezarritako gutxieneko erretiroek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko