Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Durangon lokalak eskuratzeko, Lanbideren bulego berria jartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-09)

2018.eko urriak 09
  • Gaur egun, Lanbideren bulegoa Iurretako Zubiaurre kaleko 10 zenbakian dago, eta ez ditu betetzen Euskal Enplegu Zerbitzuan martxan jarritako hobekuntzarako baldintzak

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, Durangoko Alluitz kalean elkarren ondoan dauden lau lokal erosteko, bertan Lanbideko bulego berria jartzeko; helbide horretara eramango da bulegoa, egokitzapen-lanak amaitzean.

Lokalek, guztira, 700 metro koadroko azalera dute, eta Alluitz kaleko 9 eta 11 zenbakietan daude, Durangon. Gaur egun, Lanbidek Iurreta udal-mugarteko Zubiaurre kaleko 10 zenbakian duen bulegoa ez dago bulegoaren eta erabiltzaileen beharrizan praktikoetara egokituta. Durangoko etorkizuneko bulego berriak Lanbideren zerbitzua behar bezala emateko beharrezko estandarrak izango ditu.

“Lokal berria beste tresna bat gehiago izango da udalerrian Lanbide hobetzeko eta eguneratzeko prozesuan; horren bidez, erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta pertsonalizatuko eredu berria hobeto eskaini ahalko da, eta erabiltzaileei laguntza- eta aholku-prozesuan lagunduko zaie, enplegura jotzeko bidean”, esan du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Eragiketa 900.000 eurokoa izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko