Eu

8,5 milioi baino gehiago arrantzaren sektoreko eta sektore akuikolako iraunkortasuna bultzatzeko (Gobernu Bilera 2018-10-09)

2018.eko urriak 09

Arrantza sektore eta sektore akuikola iraunkorra balioesteko eta modernizatzeko lanetan aurrera egiteko Eusko Jaurlaritza garatzen ari den politika irmoan barruan sartzen dira laguntza hauek

Pertsona fisikoek eta juridikoek zein ondasun erkidegoek, profesionalen erakundeek, arrantzaleen kofradiek eta erakunde zientifiko edo teknikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek

2018an arrantza sektoreari eta sektore akuikolari emango zaizkion laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran. Guztira 8.526.100 euroko aurrekontua esleitu zaio, eta kopuru horretatik 6.386.902 euro Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Fondoak emandakoak dira eta 2.139.198 euro Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretik esleitutakoak.

Pertsona fisikoek eta juridikoek zein ondasun erkidegoek, profesionalen erakundeek, arrantza erakunde profesionalek, arrantza sektoreko ekoizleen erakundeek, arrantzaleen kofradiek eta beren federazioek eta erakunde zientifiko edo teknikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, betiere bakoitzaren modalitatearen arabera.

Diruz lagundu ahal izango diren jarduerak

Agindu honetan proposatutako laguntza lerroek, arrantza sektore eta sektore akuikola iraunkorra balioesteko eta modernizatzeko lanetan aurrera egiteko Eusko Jaurlaritza garatzen ari den politika irmoan barruan sartzen baitira, arrantza eta akuikultura iraunkorrarekin lotura duten jarduerei egiten die on zehazki, bai eta ekoizpen eta merkaturatze planei ere. Horien artean nabarmentzekoak dira, esaterako, berrikuntzarako, giza kapitalaren sustapenerako, enplegu sorrerarako eta elkarrizketa sozialerako laguntzak; arrantzale gazteei zuzendutakoak; arrantza ontzien barruan edo ekipo indibidualetan osasun eta segurtasuna edukitzeko egingo diren inbertsioetarako laguntzak, bai eta biodibertsitatea eta itsasoko ekosistemak babesteko eta leheneratzeko eta arrantza jarduera iraunkorren barruko konpentsazio erregimenetarako laguntzak ere.

Epea eta aurkezteko modua

Agindu honetan araututako laguntzak 2018an eskuratu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera.

Halere, Agindua argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztutzat joko dira, baldin eta 2018ko ekitaldiaren barruan sartu badira. 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskabideak bide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira,  euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/). Helbide horretan eskuragarri egongo dira bai eskaera galdetegia, bai erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, bai ondoren aipatzen diren galdetegien ereduak, eta bai eskabideak bide telematikotik aurkezten eta justifikatzen lagunduko duen informazioa ere.

Pertsona fisikoek elektronikoak ez diren beste bide batzuk ere erabili ahal izango dituzte Administrazioarekin harremanetan jartzeko; beraz, laguntza dagokion eskari inprimakiaren bidez eskatu ahal izango dute. Inprimakia, berriz, Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzaren bulegoetan eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean edukiko dute eskuragarri, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzari zuzendu beharko diote.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko