Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritzak uste du ez dela behar lagun egiteko animaliak defendatzeko lege berezirik; izan ere, badago lege integral bat guztiak babesteko (Gobernu Bilera 2018-10-09)

2018-10-09

Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko Popularren Taldeari gogorarazi dio dagoeneko udalek eta foru-aldundiek araudi-betearazpena eta administrazio-kudeaketa esleituta duten eremuan sartu direla

Gobernu Kontseiluak, gaur, asteartean, Legebiltzarreko Popularren Taldeak erregistratu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Lagun egiteko Animaliak Babesteko eta Defendatzeko Lege Proposamena” izapidetzearen aurkako irizpidea eman du. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du dagoeneko badagoela arau bat, Animaliak Babesteko Lege Integrala, urriaren 29ko 6/1993koa, eta hori aurkeztutako ekimena baino zabalagoa dela, zeina lagun egiteko animalien eremuaren ingurukoa baino ez baita.

Irizpidea adierazteko, Eusko Jaurlaritzak uste du ekimen hau “atzerapausoa” dela, izan ere, “ez dio erantzuten euskal errealitateari, Euskadin gertatzen ez diren zenbait arazori erantzuten baitie (besteak beste, azoketako atrakzio birakariak eta karruselak) eta, ordea, ez baitie erantzuten gure gizartean garrantzi esanguratsua duten zenbait arazori (esaterako, artzai txakurren txapelketen arautegia)”.

ESKUMENIK EZA

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko Popularren Taldeari gogorarazi dio dagoeneko udalek eta foru-aldundiek araudi-betearazpena eta administrazio-kudeaketa esleituta duten eremuan sartu direla.

3 iruzkin
  • @PERROSSINCADEN1
    2018-10-16

    Comentario de Twitter:
    RT @animal_lex: A favor de avanzar, y no de retroceder, en #ProteccionAnimal en #Euskadi @Gob_eus @INTERcids https://t.co/bQxLUQFirT

  • @ferina95
    2018-10-13

    Comentario de Twitter:
    RT @animal_lex: A favor de avanzar, y no de retroceder, en #ProteccionAnimal en #Euskadi @Gob_eus @INTERcids https://t.co/bQxLUQFirT

  • @animal_lex
    2018-10-12

    Comentario de Twitter:
    A favor de avanzar, y no de retroceder, en #ProteccionAnimal en #Euskadi @Gob_eus @INTERcids https://t.co/bQxLUQFirT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko