Eu

Lide Amilibia: “Euskal Gizartea aberatsa da; pertsona, familia, erakunde eta hirugarren sektoreko entitateek desgaitasuna duten pertsonen inklusioa lortzeko dihardute”

2018.eko urriak 09
  • Atzegi adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkarteak boluntariotzan sartzeko kanpaina antolatu du
  • Gizarte Politiketako Sailburuordeak dio Euskal Erakundeen eta Hirugarren Sektorearen arteko elkarlana “adibide” dela Europan

DSS 2018 10 09

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur esan du “Euskal gizartea aberatsa” dela, “pertsona, familia, erakunde eta hirugarren sektoreko entitateek desgaitasuna duten pertsonen inklusioa lortzeko dihardute”. “Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldeko apustu egitea erakunde gisa geure gain hartzen dugun betebeharretako bat da, pertsona guztien gizarteratzea lortzea bezala eta guk hirugarren sektorearen eskutik egiten dugu hau. Izatez, euskal erakundeen eta hirugarren sektorearen arteko elkarlan hori adibide da Europan”, adierazi du.

Atzegi adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen ‘Gure txanda da’ boluntariotzan sartzeko kanpainaren ekitaldi nagusiaren esparruan, sailburuak zera esan du: “Atzegi bezalako erakundeek, horrelako ekintzen bidez, erakundeok sarritan lortu ezin dugun lekuetara heltzea lortzen duzue”. Ekitaldian, halaber, Mitxel Lakunza Atzegiko zuzendaria, Aitziber San Roman Donostia / San Sebastiango Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru-diputatua izan dira, besteak beste.

Amilibiaren hitzen arabera: “Hirugarren Euskal Gizarte Sektoreak aukera ematen digu gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa, berdinzaleagoa eta kohesionatuagoa, demokratiko eta parte-hartzaileagoa, pertsonak erdigune dituena, ondasun erkidera bideratuta dagoena, jasangarria, berritzailea eta etorkizuna, gure etorkizuna, eraikitzeko gaitasunak dituena eraikitzen jarraitzeko, lankidetzatik bertatik”, eta, hori dela eta, “gure gizartea aberatsa da. Oso aberatsa. Izan ere, lantzen duten eta etengabe lantzen duzuen inklusio hori lortzeko pertsona eta familiak ditugu”.

Atzegik sentsibilizazio-kanpaina abiarazi du, eta helburu du adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako boluntariotzako aukera berriak lortzea. Kanpainaren bidez gizartea inplikarazi nahi da eta, bereziki, enpresak, pertsona horiek kontuan hartzeko, boluntariotzak etorkizunean izan ditzaketen beharrak aintzat hartuta. ‘Gure txanda da’ lema du Atzegiren ekimen berriak, eta helburu bikoitza du: batetik, adimen-desgaitasuna duten pertsonek boluntariotzako lanak egiteko gaitasuna erakustea eta, bestetik, kolektiborako eremu horretan aukera berriak bilatzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mitxel Lakunza Atzegiko zuzendaria, Aitziber San Roman Donostia / San Sebastiango Gizarte Ekkintzako zinegotzia eta Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru-diputatua