Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Ekonomiari buruzko politika aurkeztu dio kidego diplomatikoari Madrilen

2018.eko urriak 09

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako eta Kanpo Harremanetako arduradunek lan-topaketa egin dute gaur goizean Madrilen zenbait herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin. Topaketa horretan, Eusko Jaurlaritzaren gizarte-ekonomiako lan-ildo eta jardun-plan nagusiak aurkeztu dizkiete, Euskadi munduko erreferentea baita lan elkartuko kooperatibismoan.                  

Topaketa Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egin da, eta bertan parte hartu dute Jokin Díaz Gizarte Ekonomiaren zuzendariak eta Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak, baita Andorrako, Txinako, Kolonbiako, Costa Ricako, Ekuadorreko, Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako, Holandako, Mexikoko, Portugalgo, Turkiako eta Vietnamgo enbaxadetako arlo horretako arduradunek ere.

 “Gizarte-ekonomian jarduteko planak: Euskadi munduko erreferente lan elkartuko kooperatibismoan” izeneko lan-topaketa baliagarria izan da kidego diplomatikoko kideei aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren eta Lan eta Justizia Sailaren legegintzaldi honetako ardatz eta lan-ildo nagusiak.

Gizarte-ekonomia sustatzeko eta bistaratzeko beharra dago, Europako gizarte-ereduaren euskarrietako bat den aldetik. Izan ere, errentagarritasuna eta elkartasuna uztartzen ditu, kohesio soziala eta ekonomikoa indartzen ditu, lurralde-kohesioa indartzen du, herritar aktiboak eta solidarioak sustatzen ditu, balio demokratikoez hornitutako ekonomia modu bat sustatzen du —gizakia  kokatzen du muinean—, eta garapen jasangarrian eta gizartearen, ingurumenaren eta teknologiaren berrikuntzan laguntzen du.

Euskadiko gizarte-ekonomia munduko erreferentea da lan elkartuko kooperatibismoan; enpresen kopurua sektoreko % 66 da, Europan ehuneko % 19 denean. Enpleguaren bolumena % 59 da eta Europan % 26. Azken finean, gizarte-ekonomiak ahalmen eraldatzaile handia du, eta mundu jasangarri, integratu eta kohesionatu baten eraikuntzan laguntzen du.

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako abian jarri dituen ekimen estrategikoak eta planak ezagutarazteko Madrilen Eusko Jaurlaritzako arduradunen eta kidego diplomatikoko ordezkarien artean egiten ari diren topaketen egutegi berriaren parte da gaur egindako topaketa.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rosalavin_
    2018.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su política sobre #aEconomíaSocial ➡︎ https://t.co/3EmzDztcjc https:…

  • @ehlabe
    2018.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak #GizarteEkonomia'ri buruzko politika aurkeztu dio kidego diplomatikoari Madrilen ➡ https://t.co/Pqg9Rrx9ZQ h…

  • @ehlabe
    2018.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su política sobre #aEconomíaSocial ➡︎ https://t.co/3EmzDztcjc https:…

  • @konfekoop
    2018.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su política sobre #aEconomíaSocial ➡︎ https://t.co/3EmzDztcjc https:…

  • @konfekoop
    2018.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak #GizarteEkonomia'ri buruzko politika aurkeztu dio kidego diplomatikoari Madrilen ➡ https://t.co/Pqg9Rrx9ZQ h…

  • @barrio_joseba
    2018.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su política sobre #aEconomíaSocial ➡︎ https://t.co/29Cc61cVkC https…

Ekitaldiko kargudunak