Eu

Tarifa elektriko berriak historian zehar euskal enpresak Espainarengandik jasan duen bereizkeriari amaiera jartzen dio. Hala ere, urrats gehiago behar dira energia-kudeaketa eraginkortasunez eta lehiakortasunez lantzeko

2018.eko urriak 08

Euskadiko industriak diskriminazio-egoeran lan egin izan du kostu arautuei dagokienez, Estatuko gainerakoan baino kostu handiagoak izan baitira beti. Hala ere, egoera hori amaitu da, eta Eusko Jaurlaritzak oso balorazio positiboa egin du.

Tapiak azaldu du euskal enpresetako asko kontsumitzaile intentsiboak izan direla, eta historikoki zigortu dela haien lehiakortasuna, Estatuko gainerako erkidegoetako industriaren aldean: “Gaur esan dezakegu, azkenean, diskriminazio hori gainditu dela, hainbat urtetako aldarrikapen politiko, instituzional eta sektorial handi baten ondoren".

Edonola ere, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, oraindik bide luzea egin behar da, industriaren errealitatea —kasu honetan estatu osoko industriaren errealitatea— gutxiagotasun-baldintzatan baitago Frantziako eta Alemaniako lehiakideen aurrean, esate baterako.

Euskal Autonomia Erkidegotik eskatzen diren urratsen artean, lehena, eta segur aski garrantzizkoena, da energia-erregulazioaren arloan eskumena duen Estatuko Gobernuak aintzat hartzea industrian oinarritzen den ekonomia sendotzearen garrantzia eta, aldi berean, energiaren kudeaketari heltzea efizientziaren, produktibitatearen eta teknologiaren printzipioetatik. Hartara, errazago erantzungo zaie ingurumenaren arloko erronkei eta pobreziaren edo zuzentasunaren arloko erronkei, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak