Berriak Lehendakaritza
Eu

Zinexit Topaketak “Razzia” estreinatuko du Euskadin Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. Urteurrenaospatzeko

2018.eko urriak 08
  • Nabil Ayouch zuzendariak Oscar sarirako aurre-kandidatura lortu zuen film luze honekin, non pertsonaiak aurre egiten ari zaien haien identitatearen eta haien nahien arabera bizitzen uzten ez dien gizarte bati 
  • Filma bihar ikusi ahal izango da, asteartean, urriaren 9an, 19:30ean, Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan, Bilbon 
  • ZINEXIT TOPAKETAK Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkadi Nagusiak antolatzen du eta azaroan izango den Zinexit Bizikidetzaranzko Zine Erakusketaren aurrerapen bat da

 ‘Razzia’ teaserra: https://vimeo.com/293205371 

Razzia”, Nabil Ayouch zuzendari frantses/marokoarraren azken pelikula, bihar asteartean aurkeztuko da Bilbon ZINEXIT TOPAKETAKen edizio berri batean. Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkadi Nagusiak lau urtez segidan antolatutako zine-forum bat da Zinexit, eta azaroan izango den Bizikidetzaranzko Zine Erakusketaren aurrerapen bat. Aurten erakusketa eta Zinexit-Topaketak Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenarekin bat egingo dute. Erdigunean izango duten mezua “eskerrak” hitza izango da.

 

Film honek Euskadin izango du estreinaldia eta gaurko Marokoko dibertsitatearen isla koral bat da, “Los caballos de Dios” filmean jasotako erradikalismo islamikoari buruz duen ikuspegiagatik ezagun den zinegileak sortua.

Proiekzioa eta solasaldia

Filma bihar, asteartean, 19:30ean, ikusi ahal izango da Azkuna Zentroko Golem 1 ARETOAN. Sarrera dohainik da, leihatiletan eskuratu daitekeen gonbidapenarekin. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat egingo da, Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak aurkeztua, eta bertan izango da Sofía Marroquín, Oxfam Intermón-eko ordezkari Euskadin. GKE honek aktiboki egiten du lan berdintasuna oinarri izango duen gizarte baten alde, aldaketaren muinean emakumea kokatzearen alde, zenbaitetan Marokoko Gobernuaren errepresaliak jasan izan dituela kontuan hartuta. Emakumeak eta gazteak dira bere lanaren ardatz nagusia, helburutzat hartuta haiek eskubide ekonomiko eta sozialetara sarbidea izatea, emakumeek eta neskek indarkeriarik gabe bizi ahal izatea eta politika sozioekonomikoak hobetzea.

Zinexit-en 9. edizioa, azaroaren 19tik 23ra

ZINEXIT TOPAKETAK duela lau urte sortu zen Zinexit-en atariko gisa; bere bederatzigarren edizioa beteko du aurten azaroaren 19tik 23ra. Bi ekimenek aldarrikatzen dute zinea tresna hezigarri eta sozializatzaile gisa, gai dena eztabaida pizteko desberdintasuna errespetatuta, baita euskal gizartean bake-kultura bat sustatzeko ere. Hala, Zinexit-en asmoa da , Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrena ospatzea “eskerrak giza eskubideei” mezua zabalduz. Eskerrak Giza eskubideei existitzeagatik, eskerrak haiei esker lortu denagatik eta eskerrak ere gogorarazi egiten digutelako egiteke dauden erronkak.

Ahalmen handiko tresna hezigarri eta sozializatzaile bat da zinea, ikuslea errealitate desberdinetara eramateko gai, eta aldi berean inguruari eta bertan sortzen diren injustiziei buruzko zentzu kritiko bat sorrarazteko ere. Hala, Zinexit jarduera egokia da bakerako heztearen helburua lortzeko, bakea bizikidetzatzat hartuta, eta Giza Eskubideak ezagutzera eman, hausnartu eta sustatzeko. Aurreko edizioetan bezala, Erakusketa hau pedagogia sozialaren arloko proposamen bat da, helburutzat duena bertaratzen den publikoari eskatzea Giza Eskubideekin eta bizikidetza demokratikoarekin zerikusia duten gai desberdinei buruz hausnar dezaten.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak