Eu

Artolazabalek Aguraingo nagusiak “tokiko garapenean parte hartzera" animatu ditu eta, horretarako, “beren ezagutza handia partekatzera”

2018.eko urriak 08
  • Gaur, Aguraingo Nagusien Eguna
  • 5.042 biztanle: % 15,31k 65 urte baino gehiago ditu, Eustaten datuen arabera.

 

Agurain, 2018 10 08

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Agurain udalerriko nagusiak “udalerriko eta kuadrillako garapenean parte hartzera” animatu ditu “eta, horretarako, urteetan eskuratu duten ezagutza handia partekatzera”. Gaur Aguraingo Nagusiaren Eguna da; udalerriak 5.042 biztanle ditu eta, horietatik, % 15,31k 65 urte baino gehiago ditu, Eustaten datuen arabera.

Santa Maria enparantzan egin den ekitaldi batean, udalerriko zenbait emakume eta gizon aintzatetsi dira. Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, Beraza alkatearekin eta Artolazabal sailburuarekin batera, topaketan parte hartu du. Bertan, tokiko merkataritza ere goraipatu da, nagusiekiko “lagunkoitasuna”gatik, “Euskadi Lagunkoia” ekimenak sustatzen dituen balioengatik.

Artolazabal sailburuak zera esan du: “gure adinekoen ahalduntzea gakoa da gure herrialdearen ongizaterako; hori dela eta, hurbileko ingurune, udalerri, herritarren erakunde, saltoki, erakunde, arreta soziosanitario eta kirol- eta kultura-ekimenetatik, etengabeko parte-hartzea eragin behar diegu, izan ere, horrela, gizarte-ongizatea lortuko da eta hori da gizarte aurreratuarentzat nahi duguna”.

Agurainen, bihar, asteartean, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Azokaren DCXXIII. edizioa izango da; bertan, Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren Lehiaketa eta Artzain Gaztarena izango dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Beraza, Ana Gorospe, Antonio González