Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Emilio Sola: “Osteguna, urriaren 11, aukera ona da gizarte osoak ikusmen murriztua dutenak nola bizi diren jakiteko”

2018.eko urriak 08
  • Retinosis Gipuzkoa Begisare, Retina Bizkaia Begisare eta Retinosis Araba Begisare Elkarteek sentsibilizazioa egingo dute KONTUAN IZAN kanpainarekin.
  • Ikusmen murriztua itsutasuna baino gradu txikiagoa da. Biztanleriaren %2ak baino gehiago ikusmen murriztua pairatzen du.
  • “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak ikusmen murriztua duen persona bezala  identifikatzea ahalbidetzen du, ulergarritasuna eta beraien giza-interakzioa hobetuz.

Vitoria Gasteiz, 2018 10 08

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak  esan du datorren osteguna, hilaren 11, aukera ona dela gizarte osoak ikusmen murriztua dutenak nola bizi diren jakiteko”. Datorren urriaren 11an, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna, “KONTUAN IZAN” kanpaina oinarritzat hartuz Retinosis Gipuzkoa Begisare, Retina Bizkaia Begisare eta Retinosis Araba Begisare euskal erakundeek euskal biztanleriaren sentsibilizazio orokorra martxan jarriko dute. “Gure sare-sozialak eta web-orrialdeak bateratu ditugu. Retinosis Gipuzkoa Begisare, Retina Bizkaia Begisare eta Retinosis Araba Begisarek indarrak bildu ditugu izen amankomun batean: RETINOSIS RETINA BEGISARE” azpimarratzen dute bere arduradunek. Hiru elkarteak daude Erretinaren Distrofia Hereditarioetan murgilduta, oro har, eta Erretinosi Pigmentarioa dute baterako xede. www.begisare.org web-orrialdea jarri dute martxan eta “izen bakarra sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram), baterako sinergiak aprobetxatu eta autonomia-erkidegoko hiru lurralde historikoetan eraginkortasunez sartzeko”, Itziar González, Gipuzkoako lehendakaria, Arantza Uliarte, Bizkaikoa eta Valentín Simón, Araba Begisaretik esan dutenez.

 

Aurten, KONTUAN IZAN kanpaina urriaren bigarren astetik aurrera izango da, eta bat etorriko da Ikusmenaren Nazioarteko Egunarekin, urriaren 11an baita, ostegunean. Kanpaina zabaltzeko, publizitate-kartelak zabalduko dira, honako lema hauekin: “Zure laguntza behar badut”, ”Kasurik egiten ez badizut”, “Baztertzen ez banaiz”, “Zapaltzen bazaitut” KONTUAN IZAN, ikusmen murriztua dutenek egunerokotasunean dauzkaten zailtasunen gainean herritarrak sentsibilizatzeko eta gizarte-harremanetan ulertezintasuna eragiten duten ohiko egoerak ezagutzera emateko.

 

Euskarriak

Gipuzkoan: 253 kartel kokatuko dira Lurraldebus-en, Renfe Cercanias-en auto-salmenta makinetan eta geltokietan, Euskotren geltokietan 12 OPI, 140 kartel Dbus-en eta 64 MUPI Donostiako markesinetan.

Bizkaian: Abando-Indalecio Prieto geltoki intermodalean 6 pantaila digital aktibatuko dira, Bilboko Tranbiako pantailak, Metro 3. Lerroan salmenta makinen pantailetan, Renfe Cercanias auto-salmentako makinetan eta Bilbobus 60 markesinetan.

Araban: hiriko-garraio 30 markesinetan eta MUPI-tan. 250 kartel eta 2.500 liburuxka: Gizarte etxe, Polikiroldegi, Ikastetxe, Osasun-Zentro, Optika, Botika eta saltokietan. 100 kartel eta paintalak Tuvisa-ko hiriko autobusetan eta Tranbiako informazio-pantailak.

Itziar Gonzálezen esanetan “Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak ikaragarri laguntzen du bai ulergarritasuna eta bai interakzio-soziala hobetzen, baina ez da erraza norbera identifikatzea. ‘Retinosis Gipuzkoa Begisare arduradunaren arabera, “Ikusmen Murriztua Dut” proiektuaren eta bere sentsibilizazio-kanpainen sortzailea, inguruak zenbat eta informazio gehiago eduki, ikusmen murriztuari buruz zenbat eta gehiago jakin, zenbat eta saltoki gehiagotan kontuan izan eta zenbat eta inguruko persona gehiagok ikusmen murriztua zer den frogatu eta bizi, orduan eta babestuago sentituko dira ikusmen murriztua pairatzen duten pertsonak. “Informazioak normalkuntza lortzen lagunduko du, eta bere desgaitasunak eta ikusmenaren galerak eragiten duen ulertezintasunak mugaturik dauden persona askori beren egoera erakustea ahalbidetuko die giza-interakzio hobeagoa eta autonomia handiagoa eskuratuz”.

 

Ekintzak

KONTUAN IZAN kanpaina amankomunaz gain, euskal elkarte bakoitzak bere tokiko esparruan dibulgazio-ekintzekin jarraituko du urrian zehar.

 

Gipuzkoan, Retinosis Gipuzkoa Begisarek Zumarraga Ikusmen Murriztuarekin murgilduta proiektua martxan jarriko du urriaren 4tik 18ra zehar egingo diren ekintzekin. Ekintza horiek ikusmen murriztuari buruzko ezaguera eta kontzientzia soziala sortzeko asmoz egingo dira, hara nola: “Ikusmen Murriztua bizi ezazu” erakusketa, udaletxeko balkoian eta 200 saltokietan “Hemen kontuan dugu” lelopean, kartel eta pankartaren ezartzea, herritarrei zuzendutako hitzaldi-dibulgatiboak eta prestakuntza-saioak, sensibilizazioa ikastetxetan, herriko zinema-saio bakoitzaren aurretik Ikusmen Murriztua Dut bideoaren emanaldia. Guzti hau, eskualdeko Lurraldebus flota erabiliz publizitate-kartelez lagunduta egongo da.

 

Bizkaian, Retina Bizkaia Begisarek ikusmen murriztua duten pertsonekin merkataritza inklusiboa lortzeko apustua egiten du. Horretarako “Ikusmen murriztua duten pertsonak artatzeko praktika hoberen gida” egin du. BilbaoDendak laguntzarekin elkarteari atxikituta dauden ia 2000 saltokietara bidali da gida, “Hemen kontuan dugu” pegatina-identifikatzailearekin batera. Auzoetako saltoki elkarte desberdinekin hitzaldi eta tailer-praktikoak antolatuko dira, baita erakusketa ibiltari bat ere ikusmen murriztua eragindako pertsonen sintoma eta ikusteko era desberdinekin.

 

Araban, Retinosis Araba Begisare elkarteak Gasteizko Udalarekin batera “Ikusmen Murriztua Esperimentatu” erakusketa garatuko du, “Elkarrekin Biziten Ikasi” programaren barruan, urriaren hirugarren astearen zehar. Gainera, “Nire tokian jarri zaitez” lelopean 1. Kirol Jardunaldia antolatuko du urriaren 20an 15:30tik 21:00ra ordutegian, kultur-ekintza eta Erretinosi Pigmentarioak eragiten dituen sintomei buruzko sensibilizazioarekin osatuta. Gasteizko Hegoalde gizarte etxean garatuko dira jarduera biak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak