Berriak Osasuna
Eu

Osasun Saila eta Osakidetza Eusko Legebiltzarrean azaldu dira, 2016-2017ko LEP-en barneko ikerketaren ondorioen berri eman eta langileak hautatzeko eredu berriaren inguruan hausnartzeko

2018.eko urriak 10

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza, gaur, beraiek eskatuta, Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordearen aurrean azaldu dira, talde legebiltzarkideei Osakidetzak LEPen inguruan eginiko ikerketa zehatz eta azkarraren ondorioen berri emateko eta martxan ipiniko diren neurri berriak azaltzeko.

Osasun sailburua, María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiarekin, Juan Carlos Soto giza baliabideetako zuzendariarekin eta Andoni Arcelay Osasun Laguntzako zuzendari doktorearekin batera agertu da, eta Osakidetzak ikerketa amaitzeko eta, oposizio-egile guztiei berdintasun-baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko prozesuarekin amaitzeko asmotan, erabaki egokiak hartzeko izan dituen gardentasuna eta arintasuna nabarmendu ditu.

Hori horrela, berriz ere nabarmendu du helburua orain LEP hau berme guztiekin amaitzea eta etorkizunean langileak hautatzeko prozesuetarako sistema hobetzen ahalegintzea dela; beraz, LEPen eredua berrikusten ari dira eta hobetzeko neurri berriak aztertzen.

 

OSAKIDETZAREN BARNEKO TXOSTENAREN ONDORIOAK

Maria Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak xehetasunez eman ditu Ganberan Osakidetzak egin duten barneko txostenaren emaitzak. Txosten zorrotza eta objektiboa izan da, eta Legebiltzarreko taldeei bidali zaie, bertan, LEP honen 86 kategoriak aztertzen dira, banan-banan. Txosten horrek zera aztertzen du: azterketen emaitzak eta horien analisi psikometrikoa, Oviedoko Unibertsitateko adituek egina; epaimahaien aktak; oposizio-egileen kexak eta/edo erreklamazioak; eta sindikatuek, lanbide-elkargoek edo partikularrek Osakidetzari kategoria bakoitzaren gainean bidali dizkieten informazioak.

Horrela, Osakidetzak eskura izan duen informazio guztia batzen duen txosten honetatik ondorioztatzen denez, zuzendari nagusiak azaldu LEP honen 86 kategoriak aztertu ondoren, epaimahaiek 5 azterketa errepikatuko direla beste 3 kategoriatan (eta horrek 316 pertsonarengan eta 78 plazatan izango duela eragina) eta kautela-neurriak hartu eta Traumatologiaren kategoriako hautaketa-prozesuarekin lotuta dauden jarduketak etetea erabaki dutela. Zuzendari nagusiak esan duenez, Angiologia eta hodietako kirurgiako bi ariketak, Anestesiako bi ariketak eta Kardiologiako bigarren ariketa hurrengo hilabeteetan errepikatuko dira.

Era berean, Osakidetzako arduradunek, gainerako osasun-kategoriak eta ez-osasunekoak direla eta, jasotako informazio guztia oinarri hartuta, egiaztatu dute prozesuarekin jarraituko dela Osakidetzako LEPen beste 82 kategorietan. Gainera, urtea amaitu baino lehen, azterketen emaitza definitiboak argitaratuko direla eta meritu ezberdinen balorazioaren prozesua hasiko dela adierazi du.

Osakidetzako arduradunek gogorarazi dute Osakidetzak bildu duen informazio guztia LEPen Jarraipen Batzordeari eta talde legebiltzarkide guztiei bidali zaiela, gardentasun osoz. Gainera Fiskaltzaren esku jarri dira irekitako 8 espedienteen informazio guztia. LEPen Jarraipen Batzordearekin, hiru lurralde historikoetako medikuen elkargo ofizialekin, Legebiltzarreko taldeekin, Arartekoarekin eta Fiskaltzarekin elkarlanean jarduteko eta informazioa emateko konpromisoa erabatekoa da.

  

3 KATEGORIATAN 5 AZTERKETA ERREPIKATZEAREN AURKAKO BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOEN INGURUKO ONDORIOAK

Gaur goizeko agerraldian, Legebiltzarrari jakinarazi zaio Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak erabaki duela oposizio-egileek eta sindikatuek 3 kategoriatan 5 proba errepikatzearen aurka planteatutako errekurtso guztiak ezestea.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, errekurtso horiek aztertu ondoren, oro har errekurtsoak honako hauek oinarri hartuta ezestea erabaki du:

-epaimahaiek daukaten eskumen-gaitasuna eta LEP onesteko aintzat hartu ziren oinarri orokorretan eta oinarri berezietan aitortzen dena

-Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak hasitako salaketen, erreklamazioen eta 8 informazio-espedienteen analisiaren emaitzak.

Ildo beretik, jakinarazi da Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak, oinarri horiek aintzat hartuta, ezetsi egin dituela, halaber, LAB eta ESK sindikatuek aurkeztutako errepikatzeko ebazpenak eteteko eskaerak.

 

ETORKIZUNEKO LEP-AK HOBETZEKO NEURRI BERRIAK

Gaur goizean euskal ganberan egin duten agerraldian, Osasun Saileko arduradunek eta Osakidetzak bera LEP honetatik indartuta ateratzea lortzeko hobekuntzarako beharra eta gardentasun-neurri berriak abian jartzeko beharra adierazi dute.

Horrela, konpromisoa hartu dute Eusko Legebiltzarrean hilabeteko epean hurrengo LEPetarako hobekuntza- eta berme-neurriak proposatzeko. Prozesu horren bidez, osotasunean berrikus daiteke 25 urte baino gehiago dituen lan-eskaintza publikoaren eredua. Ziurtatu dute Legebiltzarreko taldeen, lanbide-elkargoen, sindikatuen eta osasun-arloko profesionalen laguntza eta ekarpena izango dituztela.

Hori horrela, Osakidetza, dagoeneko, lan-eskaintza publikoaren egungo eredurako hobekuntza-neurrien gaineko proposamena prestatzen ari da bere talde batekin eta kanpoko laguntza adituarekin.

Proposamen hori elkarlanean jardun nahi duten talde eta eragile sozial eta sindikal guztiekin aztertuko da, erreforma-prozesu berri hori erantzukizun partekatua izan dadin eta horren onurak gainerako osasun-zerbitzu eta administrazio publikoek aprobetxatu ahal izateko. “Gure ustez, bakoitzak, dagokigun erantzukizunetik, LEPen eredu berritzailea, gardena eta bidezkoa sortzen lagundu dezakegu. Erreferentziazko eredua, Osakidetzari dagokion lekua emango diona”.

Osakidetzak LEPen Jarraipen Batzordean adostutako lehen proposamenak aurreratu ditu, 3 kategorietako 5 ariketen errepikapenean aplikatu ahal izateko. Honako hauek dira neurri horiek:

-Lehenengoa: bi azterketak IVAPek egingo ditu

-Bigarrena: bigarren azterketa (praktikoa) ere test motakoa izango da

-Hirugarrena: azterketak, nolanahi ere, automatikoki eta anonimoki zuzenduko dira

Osasun sailburuak konpromisoa hartu du, halaber, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritza berrantolatzeko, profesionalak hautatzeko eta hornitzeko arloa sendotu eta sustatzeko.

Ildo horretatik, berriz ere gogorarazi du Osasun Sailak eta Osakidetzak ekainaren 21ean Legebiltzarreko talde guztiek onetsi zuten mozioa betetzeko hartu zuten erabakia, LEP hau ahalik eta lasterren amaitzeko, berme guztiekin, eta etorkizunerako hobekuntzak planteatzeko.

Era berean, Osasun sailburuak Osakidetzako profesionalen lana nabarmendu nahi izan du, horiei esker baita Osakidetza gaur egun euskal gizarteak hoberen balioesten duen zerbitzu publikoa: “Osakidetzak profesional onenak ditu. 26.497 pertsonak egunero daukaten onena eskaintzen dute, herritarrei eskaintzen diegun osasun-laguntza hobetzeko. Nik neuk ez dut inolako zalantzarik Osakidetzaren historiaren 35 urteotan erakutsi duten profesionaltasunaren eta konpromisoaren inguruan. Hori dela eta, eskerrik asko, berriz ere”

                                                          

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko urriak 16

    en cantabria necesitamos la lista definitiva de aprobados antes del 31 de octubre en la categoria de auxiliar de enfermeria, sino hasta el 2020 no puntua, y seria una chapuza para mucha gente, gracias

Ekitaldiko kargudunak