Eu

Bingen Zupiria sailburua 'Arantzazutik Mundu Zabalera' Euskaltzaindiaren Biltzarrean izan da

2018.eko urriak 04

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskaltzaindiak egunotan Arantzazun antolatzen duen Biltzarrean izan da. Hitzordu honen helburua da erakundearen 100. urteurrena eta euskara batuaren 50. urtemuga ospatzea. ‘Arantzazutik Mundu Zabalera (1968-2018)’ izenburupean, biltzarrean euskara eta euskal kulturako ordezkariak bildu dira, bai eta ordezkari politiko eta instituzionalak ere.

Zupiria sailburuak hitza hartu du ekitaldian eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren garrantzia euskararen normalizazioan azpimarratu du:  “Esango nuke euskararen eredu estandarra finkatzeko helburuz, ebatsi nahiz hobespenen bidetik egindako proposamenek, eginkizun jakin eta zehatz bat eman diotela Euskaltzaindiari, bai orain arte eta bai hemendik aurrera. Biziberritu eta goretsi egin du batasunak Euskaltzaindia. Bide luzea egin dugu, eta oparoa; hala ere, baditugu erronkak ere, euskararen erabilera sustatzea da garrantzitsuena”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak