Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua

2018-10-11

 

Hauek izan dira Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan aztertu diren gaiak:

2018ko ZERGA ITUNDUEN ARABERAKO DIRU BILKETAREN ITXIERA AURREIKUSPENAK

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. Aurrekontuan 14.391,3 milioi euro zeuden jasota, eta 315,2 milioi gehiago dira, beraz.  Horrela, aurreikusten da foru-aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena.

ZERGA ITUNDUEN ARABERAKO DIRU BILKETAREN 2019rako AURREIKUSPENAK

Aurreikuspenen arabera, 2019an Euskadiko ekonomiak aurreko urteko erritmo berean jarraituko du aurrera egiten, eta BPG nominalaren hazkundea % 3,8 ingurukoa izango da. Zerga itunduen araberako diru-bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez. Zifra hori diru-bilketaren 2018rako itxiera-aurreikuspena baino % 3,8 gehiago da.

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2019an EGIN BEHARREKO EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK

Foru-aldundiek erakunde komunei egingo dizkieten ekarpenei dagokienez, ezarri da 10.155 milioi euroko ekarpen globala egingo zaiela honako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera 2019an: % 16,38 Araba, % 50,41 Bizkaia eta % 33,21 Gipuzkoa.

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN 2019rako ZEHAZTAPENA

Egokitzapenerako Funts Orokor honen 2019rako behin-behineko zenbatekoa 114,3 milioi eurokoa izango da. Funts horren finantzazioaren % 70,04 Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio eta gainerako % 29,96a foru-aldundiei, bakoitzak bere koefiziente horizontalen arabera.

GIZARTE ZERBITZUEN KARTERA GARATZEKO ERAKUNDEARTEKO FUNTSA

Berriro erabaki da 2019ko ekitaldirako 20 milioi euroko ezohiko funtsa eratzea, gizarte zerbitzuen eta prestazioen kartera garatzeko jarduerak finantzatzeko.  

 

Informazio gehiago

 

 

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)