Eu

Gaztaren III. Nazioarteko Kongresua Ordizian

2018.eko urriak 04

Gaur goizean Gaztaren III. Nazioarteko Kongresua inauguratu da. Kongresua Ordizian egingo da gaur eta bihar, Idiazabal Gaztari loturako sektorea balioesteko helburuarekin, artzaintza elikaduraren balio kateko zati dela erreibindikatuta.

Kongresua EHUko Udako Ikastaroen barruan egingo da, Idiazabal gaztaren Kofradiak gidaritzapean. Hiru saio izango dira, non Mendialdeko Gaztak, Artzain Gaztak eta Idiazabal gaztaren inguruko Turismoa eta Gastronomia gaiak landuko diren, besteak beste.

Simposiumaren irekiera ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek, Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arrutik, Ordiziako alkate Jose Miguel Santamariak, EHUko errektore Nekane Balluerkak eta Ordiziako Gaztaren kofradiako kidea den Jesus Mari Ormaetxeak.

Oroz sailburuak hitz egin duenean, batez ere azpimarratu du artzaintza Elikaduraren Balio Katea osatzen duten adierazleetako bat dela, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen dituela. “Artaintza eta artzaintzaren ondoriozko jarduera guztiak enplegua sortarazten eta ekonomia aberasten duten faktoreak dira, eta ez soilik sektore primarioan, baizik eta elikagaien industriaren sektorean ere bai” – gaineratu du Orozek.

Kongresu honen bitartez, asmoa da artzaintzaren jarduera eta Idiazabal gazta gizarteari gerturatzea kontsumitzaileengandik konpromiso bat lortzeko, produktuaren kalitatea eta produktua lantzeak eskatzen duen guztia ezagututa bertako produktuen eta kalitateko produktuen alde egin dezaten beren erosketetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak