Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumeek Gerra Zibilean bete zuten zeregin aktiboari buruzko Jardunaldiak

2018.eko urriak 04

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua – Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok eta UPV-EHUko Historia Garaikideko irakasle Josu Chuecak aurkeztu dute gaur arratsaldean Bilbon “Emakumeak eta Gerra Zibila” jardunaldia, emakumeek Gerra Zibilean bete zuten zeregin aktiboa hedaraztea helburu hartuta, sarritan mugatu izan baitira gerraren biktima izandako populazio zibilera, haien rol politikoa eta soziala kontuan hartu gabe. Azken batean, Memoria Historikoari askotan heldu ohi zaion ikuspegi androzentrikoari aurre egitea da asmoa.

Inaugurazioko hitzaldia Mary Nashek eman du, Bartzelonako Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun emeritu eta ikerketa historikoan genero-ikuspegia aplikatzen aitzindari. Bere ikerlana –frankismoaren pean‒ Gerra Zibileko emakume errepublikanoen historian eta frankismoaren aurkako haien erresistentzian oinarritu zen. Duela 40 urte baino gehiago argitara ateratako bere aurreneko liburuek garai hartan emakume errepublikanoek zuten protagonismoa ezagutzera eman zuten.

Ekimen hau instituzio publiko, organismo eta elkarte desberdinen baterako lanari eta babesari esker gauzatu ahal izan da: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gogora, Emakunde, Gasteizko, Iruñeko, Baztango eta Donostiako Udalak, Baleuko, Vital Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioa.

Datozen asteetarako egitaraua:

  • Urriaren 18an, 18:30ean. Mahai-ingurua “Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa Gerra Zibilean” Gurutze Ezkurdia, Ascensión Badiola eta Eztizen Mirandaren parte-hartzearekin.
  • Urriaren 25ean, 18:30ean. Susana Koska zuzendariaren “Mujeres en pie de guerra” dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua María González Gorosarri eta Amagoia Gurrutxaga Urangarekin.
  • Urriaren 5etik 30era zabalik egongo da “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza”

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ziortzagil
    2018.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Emakumeek Gerra Zibilean bete zuten zeregin aktiboari buruzko Jardunaldiak ➡ https://t.co/WW6sTg7ety https://t.co/itjH96MBRt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak