Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 70,5 milioi euroko hasierako kontu-saila bideratuko du enplegua aktibatzera

2011.eko otsailak 17
  • Ezgaitasunen bat duten pertsonen enplegua sustatzeko eta babesteko laguntzena izango da lehentasunezko esparruetako bat, 37 milioi euroko zuzkidurarekin.
  • Enplegurako lanbide-heziketako programek 30 milioi euroko laguntzak izango dituzte.
  • Kontseilua hainbatetan bilduko da otsailean eta martxoan, 2010ean erreferentzia izan diren programekin jarraitzeko.

Orain gutxi eratu den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 70,5 milioi euroko lehen kontu‑saila onartu du enpleguko politika aktiboko programetarako. Zenbateko hori 2011n politika aktiboetara bideratuko den guztizko aurrekontuaren herena da gutxi gorabehera, eta horiek osatutakoa da Lanbideren ardatz nagusia.

Onartutako laguntzak jarduteko hiru ildoren ingurukoak izango dira: ezgaitasunen bat duten langileen lan-munduratzea, enplegurako lanbide‑heziketa eta enpresa-ekimena eta enplegua sortzen duen jarduera ekonomikoa sustatzea.

Zuzkidura handiena izango duen kontu-saila ezgaitasunen bat duten pertsonen lan-munduratzea sustatzera bideratutakoa izango da, hori baita Lanbideren lehentasunezko taldeetako bat, gizartean baztertzeko duten arriskua dela eta. Guztizko aurrekontu-zuzkidura 37 milioi eurokoa izango da.

Lanbidek 33 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasuna duten langabeak kontratatzea ekarriko duten proiektuetara, baita egun EAEko enplegu-zentro berezietan dauden lanpostuak mantentzera ere. EAEn enplegu-zentro berezien sarea osatzen duten 103 enpresek 6.300 langile ezgaitu baino gehiagori ematen diete lana hilean eta eredugarria da Estatuaren mailan.

Ildo honekin jarraituz Lanbidek 2 milioi euroko aurrekontua bideratuko du enplegu-zentro berezi horiek Lanbide Jarduera Laguntzeko Unitateetaz hornitzeko. Unitate hauek talde multiprofesionalek osatuko dituzte eta ezgaitasun handia duten langileei lan-munduratzeko dituzten oztopoak gainditzen laguntzea izango dute helburu, bai laneratze unean zein lortutako lanpostua gordetzean. Laguntza hauek 2.500 pertsona baino gehiagoren lanbide‑garapenean lagunduko dute, bestela lan-munduan nekez sartuko liratekeen eta EAEko 37 zentrotan lan egiten duten pertsonen artean.

Ahalmen urritasun intelektuala eta buru nahasmendua duten langileen laneratze maila altua da EAEn eta enplegu-zentro berezien lanpostuen ia %50a betetzen dute. Zentro hauek Lanbide Jarduera Laguntzeko Unitateetaz  hornitzea ezinbestekoa da langile kolektibo honi arreta pertsonalizatua eskaintzeko, lanpostuetara egokitzeko behar dituzten lanbide-gaitasunez jabetzeko eta baita enplegu egonkor eta kalitatekoetara iristeko ere. Horrez gain, 2 milioi euroko dirulaguntza sorta berezia izango da ahalmen urritasuna duten langileen mugarik gabeko kontratazioa bultzatzeko.

Kontu-sailik handiena enplegurako lanbide-heziketara bideratutakoa izango da, eta 30 milioi euro jasoko ditu. Zenbateko hau urtean zehar handituz joango da langabezian dauden pertsonen heziketaren beharrizanei eta enpresen lehiakortasunari egokitzeko. Helburua langabeen lanbide-profila hobetzea izango da, eta hori lan-merkatuko premietara egokitzea, kontratazioa ahalbidetzeko. EAEn langabezian dauden 8.000-10.000 langile izango dira kontu-sail honen onuradun.

Horretaz gain, 2,5 milioi euro bideratuko dira lana eta familia bateragarri egiteko arrazoiak direla eta langileak ordezkatzeko laguntzetara. Bi esparru horiek bateragarri egitea da Enplegua eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Lanbideren helburuetako bat. Aurreikuspenen arabera, programa honi esker euskal enpresen 2.100 eskari baino gehiagori erantzungo zaie, lana eta familia bateragarri egiteko murrizketetatik edo liberazioetatik eratorritako kontratazioetan laguntzeko.

Azkenik, milioi 1 euroko aurrekontua bideratuko da ordainketa bakarraren modalitatean langabeziaren ondoriozko prestazioa jasotzen dutenentzat, baldin eta lan elkartuko kooperatiba bateko bazkide eta laneko sozietate anonimo (LSA) gisa eratzen badira. Langabeziaren ondoriozko prestazioaren inguruko neurri horren bidez 1000 pertsona kooperatibetako edo laneko sozietate anonimoetako bazkide berri egiten lagunduko dela aurreikusten da.

2011rako onartutako zuzkidura aurreko urteen ildo eta zenbateko berekoa izango da, nahiz eta hori aldatu eta handitu ahal izango den ataletako bakoitzean, horiek izandako bilakaeraren eta Lanbideko Administrazio Kontseiluak laguntzen programen inguruan egindako jarraipenaren arabera.

Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntzen lehen multzo hau onartzea gertaera historikoa da, baita autogobernuaren aurrerapen garbia ere, 2010. urtera arte horietako gehienak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatu izan ditu eta.

3 iruzkin
  • Empleo y Asuntos Sociales
    2011.eko martxoak 08

    La reciente transferencia de políticas activas se ha articulado sobre la competencia de esta comunidad autónoma en materia de “ejecución de la legislación laboral”, y no de mera “gestión”. Ello implica la capacidad de diseño de las políticas que se estimen oportunas, de las cuales, como corresponde, se han traspasado las partidas presupuestarias correspondientes.

    En consecuencia, la decisión de incorporación del referido personal a Lanbide se determinará únicamente atendiendo a la necesidad que se observe, en base a un modelo de atención personalizada y de interacción con las empresas. La oportunidad de recursos de esta naturaleza, en el momento de crisis laboral como la que vivimos es recomendable, y así se hará siguiendo la planificación estratégica de servicios a prestar por parte de Lanbide, los recursos presupuestarios ya aprobados para su gestión y el uso del autogobierno derivado de la transferencia de la políticas activas de empleo.

    En este sentido, y como consecuencia de la aplicación del modelo de servicio que Lanbide está desarrollando en base a una atención personalizada, en las próximas semanas se iniciará el proceso de constitución de una Bolsa de Trabajo de profesionales de la orientación que, hasta la elaboración de la Relación de Puestos de Trabajo, pueda desempeñar las funciones que el Servicio vasco de Empleo- Lanbide, precisa.

  • 2011.eko otsailak 20

    No sé si para este viaje hacían falta estas alforjas. Sigo esperando cómo se va a hacer frente a la realidad de las personas desempleadas en general, creyendo que se iban a ofrecer planteamientos diferentes a los anteriores. Probablemente, las noticias no explican mucho y dejen información relevante pero lo que echo en falta es saber qué formación, cómo se va a integrar las necesidades del mercado laboral con las necesidades de las personas, o nos vamos a encontrar de nuevo con personas haciendo cursos larguísimos que no les sirven para nada.Creo firmemente que la formación cualificante es una herramienta fundamental para aumentar las probabilidades de encontrar o mejorar en el trabajo y para la mejora de nuestro sistema socioeconómico pero gestionada de forma eficiente en todos sus aspectos: centros, evaluación, objetivos,....No sé si las formas anteriores pueden ser eficaces en los nuevos tiempos.

  • ura
    2011.eko otsailak 18

    Hola me gustaría saber cuándo y cómo va a gestionar Lanbide las medidas adoptadas en el Real Decreto-ley 13/2010, de 3 de diciembre,(BOE 3/12/2010) de actuaciones en el ámbito fiscal, laboral y liberalizadoras para fomentar la inversión y la creación de empleo, en el que se especifica “la incorporación, hasta el 31 de diciembre de 2012, de 1500 nuevas personas promotoras de empleo a los Servicios Públicos de Empleo, así como la prórroga hasta el ejercicio 2012 del Plan extraordinario de medidas de orientación, formación profesional e inserción laboral, aprobado en 2008, dotándole de estabilidad, de conformidad con la habilitación concedida al Gobierno por la Ley 35/2010, de 17 de septiembre, de medidas urgentes para la reforma del mercado de trabajo, y que supuso un refuerzo del personal de los Servicios Públicos de Empleo, incrementando en 1.500 el personal técnico para la promoción de empleo disponible en las oficinas de empleo en todas las Comunidades Autónomas, incluidas el País Vasco, Ceuta y Melilla.”

    El resto de CC.AA ya están en realizando los procesos de selección, y en el País Vasco de lo que se está hablando es de hacer una RPT y convocar una OPE a finales de año, pero entiendo que esto tiene que ser diferente, ya que estas plazas del RDL 13/2010 de 3 de diciembre tienes asignado un perfil, un presupuesto y una fecha de finalización.

    Eskerrik asko

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)