Eu

Artolazabal: “Adikzioak eta horiek izan ditzaketen gizarte-eraginak prebenitzea erronka bat da”

2018.eko urriak 03
  • Etorkintza Fundazioaren Adikzioei buruzko Jardunaldiak
  • “Adikzio batek gizatasuna ken diezaioke pertsona bati eta bere ingurune osoan eragin negatiboak izan ditzake”

VG 2018 X 03

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz,  “adikzioak eta horiek eragin ditzaketen gizarte-ondorioak, besteak beste, gizarte-bazterketa prebenitzea erronka dugu, eta hainbat ikuspegitatik heltzen diogu erronka horri, bertan zenbait eremu batzen baitira”. Maite Iturrate, foru-zuzendariarekin, eta Salvia Hierro, Etorkintza Fundazioko zuzendari kudeatzailearekin batera, Artolazabalek, gaur arratsaldean, adikzioei buruzko jardunaldi batzuen hasieran parte hartu du, Bilboko Bizkaia Aretoan. 

Etorkintza Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da; arrisku-egoeran dauden pertsonei bideratuta dago, adikzio-arazoak, osasun mentaleko arazoak eta gizarte-bazterketa bizi dituztenei, eta esku-hartze integrala eskaintzen du, bizi-kalitatearen hobekuntza erreferente dela. Teresa Querejazu da presidentea eta patronatua honako hauek osatzen dute: Eduardo Tolosa, Juan Pablo Aia, Koldo Saratxaga, José María Guibert, Juan Ayala eta Santiago Ybarra.

Adkizioek honako arlo hauetan izan dezakete eragina: osasuna, hezkuntza, kultura, gazteria, kirola, gizarte-inklusioa, politika komunitarioa, lan-osasuna, etxebizitza, ingurumena, segurtasuna, justizia-administrazioa, espetxeak, publizitatea edo komunikabideak, besteak beste. Eginkizun horretan guztiok dugu zer egin”, esan die Artolazabal´ek jardunaldietara bertaratu direnei.

“Erkidego handia eta prebentzioko, desintoxikazioko eta inklusioko eginkizunetan okupatuta dagoen erkidegoa eratzeko lan egiten dugu, eta guztion artean egiten dugu. Euskal administrazio publikoan pertsonen duintasuna bermatzen dugu eta, horretarako, ahulenei arreta ematen diegu eta, ahal den neurrian, adikzio-mota guztiak aurreikusten eta horiekin betiko amaitzeko lan egiten dugu”, esan du Artolazabal sailburuak.

Artolazaba´len hitzen arabera, “adikzioa gaurkotasuneko gaia da, erabat; izan ere, gizakien gizarteek beti bizi izan dute mendekotasunen edo edonolako egoera-moten adikzioen fenomenoaren eragina: alde batetik, kimikoak edo substantziak, legezkoak –alkohola, nikotina edo kafeina, esaterako– edo legez kontrako drogak izan. Bestetik, jokabidezko adikzioak: jolasa, bideo-jokoak, jatekoa, erosketak, kirola, mugikorra, gizarte-sareak eta Internet, sexua, bildumazaletasun obsesiboa, bai eta lanarekiko adikzioa ere, besteak beste".

 

Adibidea

Adikzio batek gizatasuna ken diezaioke pertsona bati eta bere ingurune osoan eragin negatiboak izan ditzake”, esan du Artolazabal sailburuak. Adibide modura hauxe aipatu du: “antropologiako irakasle batek zioen antropologoek gizakien gizartearen hastapenen datak ezarri zituztela, izaki humanoide baliaezin baten eskeleto fosil bat aurkitu zutelako. Izaki horrek hanka bat zuen apurtuta. Gizakiak umetan apurtu zuen hanka eta hogeita hamar urte zituela hil zen. Antropologoaren ondorioa erraza izan zen: bertan gizakien gizartea izan zen; izan ere, hori ezin zatekeen artalde batean gertatu; non hanka apurtua izateak baliaezinaren bizitzarekin amaitzen baitu, ezin duelako bere kabuz bizi eta abandonatu egiten baitute”.

 

Artolazabal sailburuak bertaratu direnei zera azaldu die: “gaur egun, ardura da errukia, laguntza solidarioa eta giza arreta planetako gizarte guztiei adieraztea. Anekdota horrek gurea bezalako erkidego baten ezaugarriak egoki adierazten ditu: zaintza kolektiboa”.

 

Sailburuak zera ekarri du gogora: “Eusko Jaurlaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza du, eta haren egitekoa droga-mendekotasunen arloko prebentzioa, laguntza, gizarte-inklusioa, ikerketa eta prestakuntza da. Adikzioetan prebenitzeko lan egiten duten tokiko erakunde eta kolektiboentzako laguntzetarako eta adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko ekintzak planifikatzen ditu, eta jokabide osasungarriak sustatzen ditu; horiek Euskadiko VII. Adikzio Plana eratzen dute".

 

“Foru-aldundiekin eta udalekin batera, Eusko Jaurlaritzak eremu soziosanitarioa arretaz kudeatzen du. Gure iritzitan osasunaren arloa gizartearen arloarekin oso lotuta dago eta alderantziz. Erabateko osasun-arreta edo gizarte-zerbitzuetatik eskaintzen dena beharbada ez da nahikoa izango, berez, pertsona askorentzat; hori dela eta, ahalegina egiten dugu elkarrekin koordinatzeko, erantzun eraginkorra eskaintzeko eremu horretan pertsonen beharrei, bereziki kolektibo ahulenen kasuan”, esan du Artolazabalek, Bizkaia Aretoan esan dituen hitzetan.

 

Urteak daramatzagu gizarte-kohesioaren alde lan egiten, inor atzean utzi gabe. Betiere Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren ildotik.  Administrazio publikoaren egitekoa pertsonen duintasuna bermatzea da, bizitzaren funtsezko baldintzak, aberastasunaren birbanaketa eta pertsona ahulenen arreta. Gizarte-kohesioa eta -justizia derrigorrezko osagaiak dira Euskadik Europan herrialde lehiakor gisa duen etorkizunerako.

 

Gaur arratsaldean Beatriz Artolazabalek ireki dituen jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, bi astez fundazioak Bizkaiko zenbait udalerritan eginiko gizarte-eztabaidan jardun ondoren; eztabaida horietan lanbide-sektoreak eta familiek, gazteriak, elkarteek, ikasleek, adikzio-arazoak dituzten pertsonek, bazterketa-arriskuan dauden emakumeek, adinekoek, ostalaritzako eta merkataritzako profesionalek parte hartu dute. Elkarrizketak Begoña Ríok koordinatu ditu, Etorkintza Fundazioko Kudeaketa Aurreratuko arduradunak.

 

Gaur arratsaldean, Isabel Duque psikologoak, sexologoak, familia-terapeutak eta youtuberrak “Generación Z. Retos y oportunidades” hitzaldia eman du.  Gizarte-eztabaida. Alkohola eta Gazteak eztabaidako protagonistak Eider Hormaetxea Etorkintzako Prebentzioko koordinatzailea, Manu González de Audikana I.D.D-ko zuzendaria, Celina Pereda eta Eduardo Tolosa Etorkintza Fundazioko patronatukoak izan dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Teresa Querejazu, Salvia Hierro, Maite Iturrate