Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak hamar urtetara Itun Politiko eta Soziala proposatu du Etxebizitzaren alorrean

2009.eko azaroak 23

 Helburua etxebizitza politikan sustapeneko eta adostasun sozialeko eremu egonkorra lortzea da.

Etxebizitza sailburuak, Iñaki Arriolak, Bilbon ospatu den Aurkezpena eta World Café jardunaldian parte hartu du Etxebizitzan zeresana duten agente sozialekin batera.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Garraio eta Herri lan sailburuak, Iñaki Arriolak, administrazio publiko, etxebizitza alorreko agente, parlamentuko talde, sindikatu, enpresari eta herritarrei dei egin die, datozen hamar urteetarako etxebizitza politikaren inguruan gutxieneko adostasunak bilduko dituen dokumentu bat sina dezaten.

Sailburuaren arabera, “sinadurarekin bukatuko ez duen, baizik eta geroko estrategia politikoa gidatuko dituen eta jarraipenezko eta ebaluazioko objektua izango den” akordioa da.

Arriolak Bilbon “Etxebizitzaren Itun Soziala” lelopean ospatu den Aurkezpen eta World Café jardunaldiaren barruan egin ditu adierazpenak. Sailburuak Euskadiko herritar guztiek etxebizitza duina lortzeko duten posibilitatean  bere departamenduak jarri duen konpromisoa gogorarazi du.

 Arriolak zuzentzen duen Departamentuaren arabera, gaur egun, Etxebideko zerrendetan 93.000 pertsona baino gehiago daude babes publikoko etxebizitza lortzeko asmoarekin. “Epel utzi ezin gaituen” zifra bat dela baieztatu du.

Alor honetan sortzen diren beharrak betetzeko helburuarekin, sailburuak dei egin die inplikatutako agenteei hamar urtetara Etxebizitzako alorrean Itun Politiko eta Soziala lortzeko.  Itun horrek “akordio sozial eta sustapeneko eremua lortu eta modu konstante eta jarraian, etxebizitzaren politika gauzatu beharko du"

Itunerako oinarriak

Itunak adostutako estrategia batean oinarritutako etxebizitzaren beharrak asetzeko administrazio, agente sozial eta pribatu guztiak mobilizatzea baimendu beharko du.

Gainera, epe ertainera eta luzera desiratutako inguruaren ikuspegi komunean oinarritu beharko da. Akordioak lortutako konpromisoetan agertzen den iraunkortasun printzipioa islatuko du, lurraldearen garapen orekatu baten beharrarekin batera.

Iñaki Arriola sailburuak azaldu duenez, Itunak herritarren iritziak eta proposamenak bilduko ditu. Herritarrek ere, Etxebizitzaren politika berrien ezarpenaren jarraipenean parte hartuko dute.

Azkenik, Itunaren ondorioz ezarritako programak, ekonomia eraginkortasun handiena eta emaitzak lortzea eta mantentzea ziurtatuko duen kudeaketa ereduak erabili beharko direla, adierazi du Etxebizitza Departamenduko arduradunak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Etxebizitza sailburua, Iñaki Arriola