Eu

Merkataritzako ekintzailetzari laguntzeko plan berriak 2.200.000 euro bideratu ditu autonomoen eta enpresen ekintzailetza komertziala bultzatzeko eta udal proiektuetarako (Gobernu Bilera 2018-10-02)

2018.eko urriak 02

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza komertziala bultzatzeko programa berri bat onetsi du Gobernu Kontseiluan, bi milioi eta berrehun mila euroko aurrekontuarekin. Aurrekontu horretatik milioi bat enpresen ekintzailetzarako izango da eta gainerakoa, milioi bat eta berrehun mila euro, euskal udalek merkataritzaren arloan sustatutako proiektuetarako.

Ekintzailetza komertziala bultzatzea da sortu berri den programa honen helburua, jarduerari lehenbiziko aldiz ekiten dionarentzat zein bere negozio-lerroak zabaltzen dituenarentzat. Udaletako jarduera-proiektuak ere sartzen dira programan, berritzea eta bereiztea helburu hartuta, hiri-inguruneetan ezartzeko eta kokatzeko estrategiak garatzen dituztenak, EAEko hiriguneetan ez ezik inguruetan ere (auzo berriak, zahartuak, degradatuak…).

Programa honekin erantzun bat ematen zaio euskal merkataritza-sektoreak Gobernuari egindako eskari historiko bati. Sektoreak aspalditik ziharduen eskatzen bere arloan ekintzailetza babesteko programen errefortzua. Hala, laguntza-lerro honek enpresen bikaintasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du apustu hurbileko merkataritzan, eta ekonomikoki nahiz sozialki desfaboratuta dauden inguruneei bultzada bat ematea da bere asmoa. Era berean, formula bat bilatu da emakumeen ekintzailetza bultzatzeko, eta horretarako aurrekontuaren % 50a erreserbatu egin da emakumeak aitzindari diren merkataritza-enpresetarako eta proiektuetarako.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak ondokoak dira: autonomo diren pertsonen eta merkataritzaren arloko enpresen kasuan, enpresa komertzial berrien gastuak eta inbertsioak edo orain daudenak handitzeari dagozkionak. Bestalde, bideragarritasun komertzialari buruzko azterlanek ere jasoko dute laguntza, edo merkataritzako ekintzailetza bultzatuko duten udalen inbertsioek.

Laguntzen zenbatekoa, Euskadiko Udalen kasuan, onetsitako proiektuaren % 70a da, eta 120.000 eurora arte. Ez da mugarik ezarri udalerri bakoitzak aurkez ditzakeen proiektuen kopuruan.

Merkataritzako enpresentzat eta autonomo diren pertsonentzat, onetsitako proiektuaren % 70a izango da, 20.000 euroko mugarekin. Gehienez hiru eskaera onartuko dira eskatzaile bakoitzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko