Berriak

Berdintasunerako Entitate Publikoen Sareak sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko jardunaldia egin du

2018-10-02

Gaur goizean Berdintasunerako Entitate Publikoen Sarea bildu da VISESAren egoitzan, Gasteizen. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Carlos Quindosek, VISESAko zuzendari orokorrak ireki dute sarearen jardunaldia. Sare hau duela lau urte sortu zen helburu nagusi batekin: erakunde publikoetan berdintasunari buruzko neurriak eta politikak ezartzen eta garatzen joatea. Eta honekin batera, erakunde bakoitzaren lana eta esperientzia eta praktika onak elkarbanatzea. Gaurko jardunaldian sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren antzemate eta prebentziorako tresnak aurkeztu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)