Eu

Euskadik gizarte-ekonomiaren aldeko apustua egiten du.

2018.eko urriak 02

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, gaur, 2018ko Foro Sozial Ekonomiko eta Globalean (GSEF) Euskadik gizarte-ekonomiaren alde eginiko apustua aurkeztu du, osoko bilkuran; bertan, besteak beste, Ariel Guarco Alianza Cooperativa Internacionaleko presidenteak eta Slawomir Tokarski Europako Batzordeko Berrikuntzako zuzendariak ere parte hartu dute.

San José sailburuak gizarte-ekonomiak Euskadin duen pisu nabarmena eta tradizio kooperatibo luzea ekarri ditu gogora. “Ikuspuntu kuantitatibotik –esan du–, emaitza oso arrakastatsua da; 4.400 erakunde daude eta, horietatik, erdia baino gehiago kooperatibak dira, eta horietan 80.000 enplegatu daude ordainpean urtean; gainera, lan boluntarioa ere aintzat hartu behar da, batere baztergarria ez dena familia batzuetan, besteak beste fundazioen kasuan”.

San José sailburuak nabarmendu du ikuspuntu kualitatibotik gizarte-ekonomia Euskadin lurraldean errotutako enpresa-sektorea izateaz ez ezik, mundura zabalik ere badagoela, berritzailea dela, talentuari eusteko eta hura erakartzeko arduratuta dagoela, etengabeko ahalegina egiten duena I+G jardueran inbertitzeko eta, gainera, pertsonak erabakitzeko ahalmenaren erdigunean dituela, kalitateko enpleguari eutsi eta sortzen dutela eta zuzentasunez banatzen dutela sortutako aberastasuna.

San Josék azaldu duenez, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jarduketa-planek guztira, legegintzaldi honetan, 18 milioi euro bideratuko dituzte gizarte-ekonomiaren enpresa “gehiago eta hobeak” sustatzeko laguntzetara eta sektoreko balio eta ezaugarriak zabaldu eta hedatzera: kooperatibak, lan-sozietateak eta ekonomia solidarioa.

Sailburuak esan du ekintzek enpresa-jarraitutasuna eta lanpostuak mantentzen direla ziurtatzeko gizarte-ekonomiarantz egin nahi duten merkataritza-enpresen sustapena, ekintzailetza eta eraldaketa eta zailtasunetan edo belaunaldiz txandakatzeko prozesuetan dauden enpresentzako laguntza bultzatzeko laguntza integralak aurreikusten dituztela.

“Gainera –esan du San Josék–, araudi-izaerako sustapen-politika ere aintzat hartu behar da, eskumeneko arloetan, besteak beste, kooperatiben arloan. Horrela, ekitaldi honetan Gobernu Kontseiluak Kooperatiben Lege berriaren proiektua onetsiko du, sozietate horien enpresa-garapenari bide emateko, identitate kooperatiboari uko egin gabe”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak