Eu

Artolazabal: “Eusko Jaurlaritzak garatzen duen betiOn telelaguntza-zerbitzuak gure adinekoen autonomia handiagoa bermatzen du”

2018.eko urriak 01
  • “Euskal gizartearen helburu nagusietako bat gure adinekoek ahalik eta osasun eta bizi-kalitate onena izatea da”
  • International Day of Older Persons; 1 October
  • “Euskadik duen zahartze aktiboa Europako aurreratuenetako bat da”.
  • Euskadi Lagunkoiaren ekimenak, nazioarteko erreferente

VG 2018 10 01

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Eusko Jaurlaritzak garatzen duen betiOn telelaguntza-zerbitzuak gure adinekoen autonomia handiagoa bermatzen du. Koordinazio-zentrotik erabiltzaileekin dagoen etengabeko harremana gizarte- eta osasun-arloko zerbitzu eta prestazioen koordinazioan oinarritzen da, eta horrek eragina du adinekoen ongizatean”.

Bi laguntza-modalitate horiek bereizten dute betiON telelaguntzako euskal eredua Espainiako estatuan eta Europako gainerako herrialdeetan dauden gainerako telelaguntzako zerbitzuetatik. Eta Estatuko eta Europako erkidego, eskualde eta herrialde askok dute funtzionamendua ezagutzeko interesa.

Artolazabal sailburuaren iritziz, “euskal gizartearen helburu nagusietako bat da gure adinekoek zahartze aktiboan ahalik eta osasun eta bizi-kalitate onena izatea; Euskadik, dagoeneko, zahartze aktibo aurreratuenetakoa du”.

Nazio Batuek sustatzen duten Adinekoen Nazioarteko Eguna denean, Beatriz Artolazabalek Euskadin arlo soziosanitarioan “2015/2020rako Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategia”ren bidez eta Euskadi Lagunkoia programako ekintzen bidez emandako urratsak nabarmendu ditu, biak ere nazioarteko erreferente, aurten hainbat kongresu eta lanbide-saiotan egiaztatzen ari garenez”.

Artolazabalek zera ekarri du gogora: “Euskadin hainbat ekintza egiten ditugu adinekoen eskubideak sustatzeko eta, horretarako, ustezko tratu txar ekonomiko edo psikologikoei uko egiten diegu; erakunde guztion artean udalerri bakoitzak aitona-amonen bizitza erosoagoaren eta praktikoagoaren alde egiten duten inguruneak izateko lan egiten dugu. Hori guztia ezinbestekoa da gizarte-politiketako plangintza eta garapenetan. Ekintza horiek eragin positiboa dute zahartze aktibo hobean”.

“Gure egoitza-zentroek araudi aurreratuak eta zuhurrak dituzte, eta, Nagusi agendaren bidez, “Gobernamendurako euskal estrategia, adinekoen partaidetza publiko-sozialaren eredua”, gure adinekoek bizitzaz erabat gozatzea lortzen dugu. Europan gure eredua eta erreferentzia hartzen dute kontuan, baina oraindik bidea dugu egiteko”.

Artolazabalen hitzen arabera, “adinekoenganako tratu ona sentsibilizazio-estrategia eta -kanpainen oinarri da; autonomiaren sustapenerako eta indibidualizaziorako arreta- eta zaintza-ereduak egokitzen ditugu; pertsona bakoitzean oinarritzen den arretaren paradigma sendotzeko lan egiten dugu, eta, horrela, duintasuna eta parte-hartzea bermatzen ditugu”.

Artolazabalek gobernamendu kidetzaren garrantzia nabarmendu du, “nazioarteko erakundeek, adinekoen erakundeek, osasun- eta gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta zenbait herrialdetako gizarte-politiketako arduradunek sustatuta”.

Euskadin, ibilbide garrantzitsua dago adinekoen eskubideen sustapenean eta “zahartze aktiboa”ren sustapenean, berdintasun-baldintzetan gizarteratu daitezen.  OMEren “Adinekoekin hiri lagunkoiak” proiektuaren garapena Euskadiko udalerri askotan eta Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020rako zahartze aktiborako Euskal Estrategia, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik sarea duena –dagoeneko, 54 euskal udalerri ditu– jardunbide egokien eredu dira.

Munduko biztanleen eraketa nabarmen aldatu da azken hamarkadetan. Gaur egun, ia 700 milioi pertsona dira 60 urtetik gorakoak. 2050erako, 60 urteko edo gehiagoko 2.000 milioi pertsona izango dira, alegia, munduko biztanleriaren % 20tik gora. Gorakada hori garapen bidean dagoen munduko handiena eta azkarrena izango da, Asian egongo da adinekoen kopuru handiena eta Afrikak izango du hazkunde handiena proportzioan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak