Osakidetzaren 35. urteurreneko argazki erakusketa Bilboko Metroan, hil amaiera arte
- Osakidetzako zuzendari nagusiak “35 urte bizia sustatzen” erakusketa inauguratu du; erakusketak Osakidetzaren historiako unerik nabarmenenak dakartza gogora
María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak gaur goizean, Osakidetzaren 35. urteurrena ospatzeko argazki-erakusketa inauguratu du; hil osoan zehar egongo da Bilboko Metroan ikusgai.Inaugurazio-ekitaldian Metro Bilbaoko Prebentzio zerbitzuaren burua, Iñigo Apellaniz eta Bilbo-Basurtu, Barrualde-Galdakao, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Uribeko ESIetako eta Santa Marina ospitaleko kudeatzaileek eta zuzendaritza-taldeek ere parte hartu dute.Osakidetzako zuzendari nagusiak gogorarazi du gaur egun oraindik ulertezina dela euskal herritarrek lortutako bilakaera eta ongizatea euskal osasun-zerbitzurik gabe.Era berean, bertako profesionalen dedikazioa eta giza kalitateanabarmendu ditu, “horiek gabe Osakidetza ez litzateke-eta gaur egun dena izango”.
Argazki-erakusketaren bidez Osakidetzan lan egiten duten edo erabiltzaile diren pertsonen historiako gertakari esanguratsu batzuk erakutsi nahi izan dira; ikusgai egongo da urriaren 1etik 15era bitartean Zazpi kaleetako geltokian, urriaren 16tik 30era bitartean Moyua, Indautxu eta Santimami geltokietan.Aurretik hiru astez egon da Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, eta urrian Donostiako Unibertsitate Ospitalera eramango da.
35 urte bizia sustatzen / 35 años impulsando la vida lemapean, erakusketa bi ataletan banatzen da.Lehenak hamar irudi ditu eta, horietan, Osakidetzaren balioak islatzen dira, eta horien hasierako letrek Osakidetza akrostikoa eratzen dute:Onuragarria, Solidaria (solidarioa), Accesible (irisgarria), Kalitatezkoa, Innovadora (berritzailea), Denona, Equitativa (ekitatezkoa), Transparente (gardena), Zabalik (abierta) eta Aintzindaria.
Bigarren atalean euskal osasun-zerbitzuaren historiako eta bilakaerako data esanguratsu batzuk birpasatzen dira, 1983an martxan jarri zenetik gaur artekoak.
María Jesús Múgicak azaldu duenez, erakusketaren bidez denbora honetan modu batean ala bestean erreferentziazko osasun-sistema finkatzen lagundu dutenei omenaldia egin nahi zaie, “beren dedikazioagatik, ahaleginagatik, giza kalitateagatik eta profesionaltasunagatik”.“Zuok gabe hau ez litzateke posible izango”, esan du.
35. urteurrena ospatzeko ekimenak
Argazki-erakusketa urteurrena ospatzeko programatutako ekintzetako bat da.Donostiako Kursaalen, datorren azaroaren 16an, ekitaldi nagusia egingo da, ekitaldi soziala; bertan, erakunde-ordezkariak, erakunde profesionaletako eta sindikatuetako ordezkariak eta gizarteko ordezkariak izango dira. Ekitaldiaren helburua Osakidetzaren balioa nabarmentzea da, bere balioak, kalitatea, ibilbidea eta lorpenak; horrela, herritarrengana hurbildu nahi da.
Era berean, pasa den irailaren 27an, Euskaduna Jauregian osasun-hitzaldia eman zen eta, bertan, zientzia-maila handiko adituak batu ziren, zenbait gai aztertzeko, besteak beste: berrikuntza, osasun-sistemen jasangarritasuna edo profesionalen eginkizuna eginkizun anitzeko taldeen inguruan eratutako eredu batean.