Berriak Lehendakaritza
Eu

“Sortuk ez du alfonbra gorririk izango, pauso gehiago eman behar ditu”, dio Lehendakariak

2011.eko otsailak 16

Lehendakaria elkarrizketatua izan da ETB-2an

@font-face { font-family: "MS 明朝"; }@font-face { font-family: "Cambria Math"; }@font-face { font-family: "Cambria"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Cambria; }.MsoChpDefault { font-family: Cambria; }div.WordSection1 { page: WordSection1; }

Ezker abertzaleari “ekintzak” exigitu diezkie lehendakariak haiek egindako apustua benetazkoa dela sinisteko.  Etorkizunean ETAko ekintza terroristei uko egiteaz gain, “talde terrorista desagertaraztearen alde” daudela esan beharko luketeela esan du Lehendakariak, baita 800 hildakoak beharrezkoak ez direla izan”.

Ezker abertzaleak ez du Sortu "desfilatzeko alfonbra gorri bat izango mundu horrekiko mesfidantzak, zalantzak eta susmoak" argitzeko "pausuak eman arte”, adierazi du Patxi Lopez lehendakariak.

ETB-2n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ezker abertzalearen gainean "zalantza" eta "susmo iraunkorra" dago. "Zalantza guzti horiek argitzeko gaitasuna eurek soilik dute, eta beraz, ez dute desfilatzeko alfonbra gorririk izango", esan du.

Lehendakariaren aburuz, "mundu horrek askotan engainatu gaitu", eta ildo horretan, "egiatan ari direla erakusten duten ekintzak behar dituzte" herritarrek. "Nik sinetsi nahi diet , albiste oso ona izango litzateke", gaineratu du.

"ETA desagertu behar dela eta sobran dagoela esan, edo ETA desagertzeko gainerako alderdiekin lanean hasi behar du Sortuk", esan du Patxi Lopezek.

Dena den, erabaki hori hartzeko epailea ez dela adierazi. "Epaileek erabaki behar dute, hori da egokiena", azaldu du.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria