Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria GOGORAren Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da

2018.eko irailak 28

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela egin da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza kontseilua. Lehendakariak ondoan izan ditu Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Aintzane Ezenarro Institutuaren zuzendaria. Bilera Gogora-ren egoitzan gauzatu da gaur eguardian.  

Gogorako zuzendaritza batzordeak gaur onartu du 2018ko Memoria Egunerako Zuzendaritzak gainontzeko erakundeei testu proposamena bidaltzea. Gogorako zuzendaritzak egin duen eta bidaliko duen testu horrek indarkeria eta terrorismoaren urteetan euskal gizarteak izandako jarrerari buruzko gogoeta proposatzen du, aurtengo leloarekin bat eginez.

-Gogorako zuzendaritzak instituzioei bidaliko dien testua-

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak