Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek Legebiltzarrean azaldu duenez “berme juridikoak indartzea” da Biktimen Erreparaziorako Euskal Legea aldatzeko akordioaren asmoa

2018.eko urriak 02

Fernándezek gogora ekarri du 12/2016 Legearen azken helburua dela biktimen errekonozimendua eta erreparazio asistentziala

Gaur eguerdian agerraldia egin du Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernándezek giza eskubideen urraketen Biktimen Erreparaziorako 12/2016 Legea aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren edukia azaltzeko. Fernándezek ziurtatu duenez “berme juridikoak eta konstituzionalak indartzera bideratuta dago akordioa, legearen jatorrizko testuan dagoeneko bilduta zegoen zerbait behin betiko berretsiko dutenak”, hau da, botere judizialari dagozkion eskumenak ez inbaditzea eta ohorea, intimitatea eta datuen babesa izateko eskubideak babestea. Fernándezek gogorarazi duenez, legea aldatzeko proposamenen helburua da lege honek beti izan duen jatorrizko zentzua baieztatzea, berrestea eta argitzea: biktimen errekonozimendua eta erreparazio asistentziala, biktimen zentralitatearen printzipioan oinarrituta.

Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean Jonan Fernándezek adierazi duenez, txertatu nahi diren aldaketek eragin espezifikoa dute Konstituzio Auzitegian eztabaidagai izan diren aginduetan. “Lege honek sektore jakin batzuetan sortutako prebentzioak eta zalantzak argitzea dute helburu. Halako aldaketek ezeztatzen dituzten asmoen judizio baten menpean jarri da legea”, ziurtatu du Fernándezek.

Zehazki, Balorazio Batzordeari dagokionez, Legeak aurreikusten du aztertu egin behar duela alegatutako kaltearen eta kaltea eragin duen egitatearen arteko lotura, ondoren, aurkeztutako eskaera bakoitzari aldeko edo kontrako irizpena emateko. Balizko erantzukizunen arazketa ez da sartzen Legearen helburuetan “ez lehen, legearen hasierako idazketan, ez orain” adierazi du Fernándezek, eta nabarmendu duenez “legean txertatzeko aurreikusita dauden aldaketak, azken batean, modu esplizituago batean azpimarratzen dute jardute-esparru hori”.

Hauek dira txertatzen diren aldaketak:

  • artikuluan (Aplikazio-eremua) aipamen hau barneratuko da: legez kontrako egitateak egiaztatzeak betiere izan behar du jurisdikzio penalak jadanik ebatzitakoaren jakitun.
  • artikuluan (Jarduteko printzipioak), aginduen espresioak aldatuko dira, operatiboki ezinezkoa izan dadin intromisio oro 12/2016 Legearen babesean tramitatzen diren espedienteekin erlazionatuta egon litezkeen pertsonen eremu indibidualean, eta printzipio berri bat txertatuko da, jurisdikzio penala babestekoa, delituaren eragile izan litezkeen jokabideen ikerketan.
  • artikuluan (Egia-eskubidea), euskal botere publikoek 12/2016 Legearen programa kudeatzeaz arduratzen diren Eusko Jaurlaritzako organoekin izandako lankidetzari buruzko aurreikuspenak aldatuko dira espediente administratiboen xedearekin esklusiboki lotuta ikus dadin, eskumen judizialak urratzen direla uler ez dadin.
  • artikuluan (Instrukzioa), Balorazio Batzordearen (administratiboa) funtzionaltasunaren espresioa aldatuko da, ofiziozko jarduketei egindako deia ezabatzearren, eta argi gera dadin Batzordeak betiere ohorerako, errugabetasun-presuntziorako eta izaera pertsonaleko datuen babeserako eskubideak babestearen premisa saihestezinarekin jarduten duela edo pertsonengana horrela zuzentzen dela; eta jasotzen duen lankidetzak egitateak argitzeko inolako misiorik jaso gabe, hori baino disposizio esklusiboa eskatzen baitzaio, espedienteen ebazpen osatuena egitea xede hartuta.
  • Azkenik, ezabatu egingo da seigarren xedapen gehigarria.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak