Eu

Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren informatika elkarteari eman dioten 'Herritarren zerbitzura Vodafone Deia Innovation Saria' jaso du

2018.eko urriak 03

Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Josu Erkoreka, ‘Vodafone Deia Innovation Sariak 2018’ banatzeko ekitaldian izan da. Guggenheim Museoko Entzun Aretoan egin den ekitaldian EJIEri, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteari ‘Herritarren Zerbitzura Vodafone Deia Innovation Saria’ eman diote eta saria jasotzen izan da Josu Erkoreka. EJIEk urte guzti hauetan Eusko Jaurlaritzako agente guztien zerbitzuak hobetzeko egindako lana da saritu dutena.  Ekitaldian, Josu Erkorekak azpimarratu du, berrikuntza ez dela egun bateko kontua baizik eta bide luze baten ondorioa. Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitala hasieratik izan da helburu garrantzitsu bat teknologia ezin delako alde batera utzi.

Ekitaldian izan dira Alex Etxeberria, EJIEko zuzendari nagusia, Nerea Karmele Lopez-Uribarri, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eta Xabier Patxi Arrieta, Informatika eta Telekomunikazioetarako zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak