Berriak Lehendakaritza
Eu

Lankidetzaren ekonomia baten alde dago Eusko Jaurlaritza

2018.eko urriak 01
  • “Euskal enpresa-eredu inklusiboa eta partaidetzazkoa” aipatu du Lehendakariak Ekonomia Sozialaren eta Hirien Foroaren aurrean egin duen aurkezpenan

Lehendakariak, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuBeatriz Artolazabal lagun zituela, Ekonomia Sozialaren eta Hirien 2018 Foroaren (GSEF) aurkezpenean parte hartu du. 

Bilboko Euskalduna Jauregiko auditorioan izan da ekitaldia, eta bertan izan dira Bizkaiko Diputatu NagusiUnai Rementeria, Bilboko Udaleko Alkate Juan Mª Aburto, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministro Magdalena Valerio, Gobernuko Ordezkari Jesús Loza eta Seuleko Alkate eta GSEFko baterako Lehendakari Won-Soon Park.

Bere jardunean, Lehendakariak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen Giza Garapen Jasangarriaren ereduaren barruan, lankidetzaren ekonomia baten alde egiten dute apustu. “Bat gatoz giza duintasuna bermatzeko balioetan, konpromisoan eta lehentasunean”, azpimarratu du. Ildo horretatik, Lehendakariak adierazi duenez, ekonomia sozialaren, lankidetzaren, kalitateko enpleguaren, bidezko hazkundearen, oinarrizko demokraziaren eta garapen jasangarriaren alde dago Euskadin.

Bestalde, Legebiltzarrak lortutako akordioa gogora ekarri du Lehendakariak, hain zuzen ere, pertsona guztiak kontuan hartuko dituen enpresa-eredu inklusibo eta partaidetzazko baten aldekoa. Hala, azaldu duenez, ereduak lau printzipio ditu oinarri: lankidetzan eta pertsonekiko arduran oinarritutako kultura; langileen partaidetza enpresaren kudeaketan eta emaitzetan; hazkunde jasangarriaren estrategia; eta enpresa ezarrita dagoen komunitatearen premiei erantzutea.“Gaur harro nago aurkeztean euskal enpresa-eredu inklusibo eta partaidetzazko hau Ekonomia Sozialaren eta Hirien Foro honen aurrean”, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak