Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Corazón Sin Fronteras elkartearen “Euskadi Bihotzean” sariduna

2018.eko irailak 27
  • Beatriz Artolazabalek bere izenean jaso du saria, Gasteizko Europa Jauregian eginiko ekitaldi batean
  • Maite San Saturnino erakundeko presidenteak Lehendakariaren lanean aitortutako meritua nabarmendu du
  • Artolazabal: “kardiopatiak dituzten pertsonen hobekuntza fisikoa, emozionala eta soziala lortzen saiatzen gara, bai eta beraienganako sentsibilizazioa ere”

 

VG 2018 09 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Iñigo Urkullu Lehendakariaren izenean jaso du Corazón Sin Fronteras elkarteak emandako “Euskadi en el Corazón” saria, gaur arratsaldean Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian eginiko gizarte-ekitaldi batean. Maite San Saturnino erakundeko presidenteak Lehendakariaren lanean aitortutako meritua nabarmendu du, saria emateko unean.

 

Lehendakariak ezin izan du aurrez aurre hartu Euskadi Bihotzean saria, baina eskerrak eman ditu, Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “bihotzak gidatuta: bihotz zentzuzkoa betea”.

 

“Benetako humanista, Iñigo Urkullurentzat pertsonak eta beren ongizatea lehentasunezko helburu dira, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean ondasun erkide horretarako lan egiten dugu egunero, eta zuon elkartearekin batera, besteak beste, lor dezakegu”, esan die Artolazabalek Corazón Sin Fronteras elkarteko kideei.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen eta beren familiartekoen bizi-kalitatea dugu helburu, eta, Eusko Jaurlaritza garen aldetik, Osasun arlotik heltzen diogu prebentzioari; horretarako, arrisku-faktoreei aurre egin osasungarriak hartu, arreta eman eta errehabilitaziorako apustu egiten dugu, eta, Gizarte Politiketatik, laguntza, laguntza psikosoziala eta inklusioa kudeatzen ditugu”.

 

Hobekuntza

Sailburuak “CSFk hirugarren sektoreko beste erakunde batzuekin, besteak beste ONCE fundazioarekin, horiekin egoitza eta helburuak partekatzen baitituzue, garatzen duen sare-lana” nabarmendu du. “Euskadin oso inplikatuta dauden profesionalen taldeak ditugu”.

 

Era berean, “gaixotasun kardiobaskularra duten pertsonetan oinarritzen den arreta ematen duten diziplina anitzeko taldeez gainera, Corazón Sin Fronteras elkarteko profesionalen taldea eta zuon boluntarioak” goraipatu ditu, “erakundeetako funtsezko elementu direla aintzat hartuta”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta, Peio López de Munain,