Eu

San Josék Auzitegi Psikiatriako XXVII. Biltzar Nazionala inauguratu du

2018.eko irailak 27

Lan eta Justiziako sailburuak, gaur arratsaldean, Auzitegi Psikiatriako XXVII. Biltzar Nazionala inauguratu du; biltzarra gaur eta bihar izango da, Bilbon.

Biltzarreko gai nagusiak honako hauek izango dira, besteak beste: adingabe batzuen portaera-nahasmendu larriei psikiatriaren eta epailetzaren arloetatik heltzea, eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen esparruan birgaitzeko aukera; lan-gaitasunaren ebaluazioa mutuen, lan-arloko epaitegien edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ikuspuntutik; segurtasun-neurrien betearazpena espetxeetako erakundeen eremuan.

Bizkaiko hiriburuan Sociedad Bilbainan antolatu den Biltzarraren inaugurazio-ekitaldian, San José sailburuak gogorarazi du Euskadi espetxerako neurri alternatibo guztiak kudeatzen dituen autonomia-erkidego bakarra dela eta, bertan, arazo psikiatrikoak dituzten kondenatuek laguntza berezia dutela. “Programak ezarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan laguntza psikiatrikorako, eta Osakidetzako Psikiatriako profesionalak sartu dira espetxe horietako osasun-taldeetan. Halaber, Osakidetzako ospitaleetan askatasunaz gabetzeko segurtasun-neurrien betearazpena orokortu da eta, hala hitzartuta, Aita Menni zentroan 20 oheko unitatea sortu da. Unitate aitzindaria da Estatuan, berezia arretan segurtasun-maila handia behar duten gaixo psikiatrikoetan segurtasun-neurriak betetzeko”.

Sailburuak esan du Lan eta Justizia Sailaren hurrengo erronka espetxeen kudeaketa izango dela. Transferentzia hori lehentasunekotzat ezarrita dago Gobernu Programan. “Espetxeak kudeatzeko eredu berezia zehazteko lanean ari gara –esan du San Josék–; hura baterako legegintza-xedapenetara mugatuta egonik ere, askatasunaz gabetuta dauden pertsonen tratamenduan aurrerapena ekar dezan nahi dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak