Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTren arteko akordioa

2018.eko irailak 27

Joan den irailaren 17an Lehendakaritzaren egoitzan izandako bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritza, Confebask, eta CCOO* eta UGT sindikatuak akordio batera iritsi gara hiru aldeko elkarrizketa bideratzeko eta adostasun soziala indartzeko Gizarte Elkarrizketarako Mahaian.

Lortutako adostasun-akordioak aukera ematen du alde guztien ahaleginak batzeko, enplegua sortzen eta enpleguaren kalitatea eta kualifikazioa hobetzen laguntzeko guztiok dugun helburua betetze aldera.

AKORDIOAREN TESTU OSOA

Eusko Jaurlaritzak eta gizarte-elkarrizketarako mahaian parte hartu dugun enpresa- eta sindikatu-eragileok (Confebask, CCOO. eta U.G.T) elkarrekin balioetsi dugu hiruko elkarrizketa berbideratzeko eta Mahaian kontzertazio soziala sendotzeko erabakia. Horrela, eta elkarrenganako konfiantza berreskuratzeko, honako urrats hauei helduko diegu:

  1. Jaurlaritzak eta enpresa-elkarteek konpromisoa hartu dute Euskadiko Enpleguaren eta Prestakuntzaren Esparru Akordioa ez aktibatzeko, Gizarte Elkarrizketarako Mahaian askatasunez aztertu ahal izateko bertan jaso diren gaiak, besteak beste, gai berriak aldatu, zabaldu eta, hala badagokio, adostea, horien gainean eztabaidatu eta horiek adosteko.
  2. Helburu bera dugu, elkarrizketa-prozesua hasteko, alde guztion interesekoak diren gaietan elkarguneak bilatzeko, hiruko akordio berria lortzeko.
  3. Hiruko elkarrizketaren prozesu horren garapena gorabehera, eutsi egingo zaie enpresa- eta sindikatu-erakundeen eta instituzioen artean dauden harreman eta programei, normaltasunez, horretarako ezarritako erakundeetan; horietan, lan-bitartekaritzarako eta langabezian dauden langileak kontratatzeko eskariei erantzuteko kalitateko enplegua sortzeko dauden programa arruntak gauzatzen eta sendotzen jarraituko da.

(*) Akordioaren testua CCOOeko zuzendaritza organoek berresteko zain dago.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CilvetiAneva
    2018.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝 Acuerdo entre el Gobierno Vasco, Confebask, CCOO y UGT ➡︎ https://t.co/vD1ndkcAbZ https://t.co/x5grDufysZ

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    🤝 Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTren arteko akordioa ➡︎ https://t.co/fqBKhcrhrj https://t.co/x5grDufysZ

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    🤝 Acuerdo entre el Gobierno Vasco, Confebask, CCOO y UGT ➡︎ https://t.co/vD1ndkcAbZ https://t.co/x5grDufysZ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak