Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal´ek Fernández´ekin batera aztertu ditu enpleguaren arloan Arabako Errioxak dituen prestakuntza-beharrak

2018-09-27

 

Laguardia, 18 09 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Joseba Fernández Arabako Errioxako Kuadrillako presidentearekin batera, enpleguaren arloan Arabako eskualde horrek dituen prestakuntza-beharrak aztertu ditu. Topaketan Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Vidal Olabarria kuadrillako gerenteak parte hartu dute.

 

Artolazabal´ek Fernández´ekin Arabako Errioxako enpresek dauzkaten prestakuntza-beharrak eta aurreikuspenak komentatu ditu, bai mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloetan, bai osagarrietan, besteak beste, botilaratzean edo ostalaritzan, bai eta eremu sozialean ere, arreta soziosanitarioaren arloan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joseba Fernández, Vidal Olabarria