Eu

Sprilur-ek pabiloi eta bulego berriak inaugura tu ditu Bergarako Larramendi industrialdean, eta bere nortasun korporatiboa berritu du

2018.eko irailak 27
  • 380-510m² bitarteko azalera duten 17 pabiloiz osatutako eraikin industrial bat eta 3 solairuko eraikin komertzial bat, 81 m²-tik gorako
  • Lanak 11 hilabetean gauzatu dira eta Sprilur-ek 3 milioi euroko inbertsioa egin du.
  • 12 bat enpresak agertu dute interesa instalazio horietan kokatzeko.
  • Ekitaldi hori aprobetxatuz, Sprilur-ek ezagutzera eman du bere marka korporatiboaren estetika berritua, SPRI Taldearenarekin lerrokatua grafikoki eta estrategikoki.

Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak), Elena Letek (Bergarako alkateak), Alexander Arriolak (SPRI Taldeko zuzendari nagusiak), eta Txaber Ourok (Sprilur-eko zuzendariak) pabiloiz eta bulegoz osatutako 8.415 m²-ko eraikin industrial berri bat inaugura tu dute gaur Bergarako Larramendi industrialdean. Inaugura zio ekitaldian izan dira orobat Gipuzkoako Bergara inguruan kokatutako zenbait enpresa, atondu diren espazio berrietan interesatuta daudenak. Gainera, enpresa arloko ekitaldi instituzional hori aprobetxatuz, Sprilur-ek ezagutzera eman du bere marka korporatiboaren aldaketa, bere irudi estetikoa aldatu baitu SPRI Taldearen irudi grafiko eta estrategikoarekin lerrokatzeko.   

Sprilur, Eusko Jaurlaritzako enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako sozietate publikoa (SPRI Taldean integratua), 2017an hasi zen 17 pabilioi eraikitzen, horietatik bederatzi 510 m²koak, eta beste zortziak 380 m²koak. Horrez gain, 255 m²ko 3 solairu dituen bulego-eraikin bat jaso du (beheko solairua eta beste bi). Beheko solairua irekia da, eta beste biek aukera ematen dute 81m²-tik gorako bulegotarako espazioak egiteko.

Eraikin industrialak 7.650 m²-ko azalera eraikia du, eta bulego-eraikinak 765 m²-koa. Eraikin horiek estrategikoki kokatuta daude industrialdean, bertara sartzeko bidearen parean daude eta. Labanagane eta Ikazkin kaleek ingura tzen dituzte bi eraikinak ekialdetik eta mendebaldetik.

Sprilur-ek, bere sustapen guztietan egin ohi duen bezala, Eraikuntza eta Hirigintza Gidaliburu sostengarriak aplikatu ditu, bai proiektuak idazterakoan, bai eta lanak gauzatzeko lehiaketan. Horrela bermatzen da neurri sostengarriak hartzen direla eraikinen diseinuan eta material birziklagarri eta birziklatuak erabiltzen direla.

Eraikin bien eraikuntzan eta akaberan erabili da aurrez fabrikatutako hormigoi armatua, bai egitura n, bai eta hormetan, eta panel arkitektonikoak erabili dira eraikin komertziala forratzeko.  

Teilatuak Deck motakoak dira, eta zolarriak 20cm lodiko hormigoi armatuzkoak.

Sprilur-ek 3 milioi euroko inbertsioa egin du, eta lanak gauzatzeko epea 11 hilabetekoa izan da. Oraingoz 12 enpresak agertu dute interesa sortu diren espazio horietako batzuetan kokatzeko. Konpainiek hainbat formula izango dituzte lokalak eskura tzeko, esaterako salerosketa zuzena, errentamendu sinplea, hiru urteko alokairua erosketa eskubidearekin, eta epe luzeagorako finantzazioa duten kontratuak (9, 12 eta 15 urte).

Enpresa-gune bakoitzaren ezaugarriek ahalbidetzen duten neurrian, Sprilur-en helburua da ekipamendu eta tamaina desberdinetako espazioak eskaintzea enpresen azpiegitura -eskaera guztiak asetzeko. Hala, Larramendi gunearekin Sprilur-ek balioa eman dio jarduera ekonomikoetarako diziplina anitzeko sustapen integral bati. Hau da, badauka azalera handiko partzela-sorta bat enpresa handiei eskaintzeko, eta eskaintza hori osatzeko, azken sustapen honetako eraikin, lokal eta bulego modularrak eskaintzen ditu ETEen segmentuarentzat, izan industrialak edo hirugarren sektorekoak, merkataritzakoak nahiz zerbitzuetakoak.

Enpresa interesatuek badute informazio gehiago hemen: www.sprilur.eus.

Harremanetarako: 94 423 61 18 sprilur@spri.eus

943 74 11 26 debabailarako@industrialdea.spri.es

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Txaber Ouro, director de Sprilur y Elena Lete, alcaldesa de Bergara