Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna Van Oord armadoreak draga La Navalen egitea da

2018-09-27

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek eta La Navaleko enpresa-batzordeak bilera egin dute gaur hartzekodunen lehiaketaren egoera aztertzeko eta hemendik aurrera zer egingo duten erabakitzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak esan du une honetan lehentasuna Van Oord armadoreak La Navalen dagoen draga bertan uztea eta bukatzea dela, hortik aurrera, enpresaren etorkizunaren alde lan egiteko.

Javier Zarraonandia Industria sailburuordea eta Iñaki Telletxea SPRIko garapen industrialeko zuzendaria ere bileran izan dira. Enpresa-batzordeak Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta enpresako ordezkariak bilduko dituen mahai bat osatzeko eskatu du.

Tapia sailburua aipaturiko mahaia osatzearen aldeko azaldu da, baldin eta hiru gai aztertzeko lan egiten bada:

  1. Van Oordek draga bukatuko duela ziurtatzeko neurri zehatzak erabakitzea.
  2. La Navaleko etorkizuna bermatuko duten inbertitzaileen bilaketa koordinatzea.
  3. Enpresako langileen baldintzak aztertzea.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak txosten tekniko bat egiteko konpromisoa hartu du. Bertan La Naval dagoen egoeran Europar Batasunak erabiltzen uzten dituen baliabideak jasoko dira batetik, eta zer ezin den egin bestetik.  

Gaurko bileran, -Tapiak esan duenez-, elkarlanerako giro lasaia egon da eta hurrengo astean berriro harremanetan jarraitzekotan geratu dira. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Tellechea, director de Promoción Empresarial SPRI. Comité de Empresa de La Naval.