Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Brexitaren eraginak aztertzeko jardunaldia antolatu du

2018-10-02
  • Eusko Jaurlaritzaz gainera, saioa Erresuma Batuak Madrilen duen enbaxadak eta Europako Batzordeak ere antolatu dute

Brexitak maila politikoan, ekonomikoan eta sozialean izango dituen eraginei buruzko zalantzei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak, Erresuma Batuak Madrilen duen enbaxadak eta Europako Batzordeak “Brexita eta herritarren eskubideak” zabalkunderako jardunaldia antolatu dute.

Jardunaldia gaur izan da Bilboko Bizkaia plazan. Bertan, Tim Hemmings Britainiako Enbaxadako ministro kontseilariak, Jochen Müller Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako Sail politikoko buruak eta Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak hartu dute parte.

Topaketan, Erresuma Batuak, 2019ko martxoaren 29an, Batasunaren blokean egoteari uzten dionean herritarrek izango dituzten eskubideen egoerarekin zerikusia duten gaiak aztertu dira. Horrela, honako gai hauek aztertu dira, besteak beste: etengabeko egoitza; osasun-laguntza; pentsioak eta gizarte-prestazioak; enplegua; eta hezkuntza-arloko gaiak, esaterako, mugikortasuna, bekak edo trukeak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)