Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal eta Arabako erakunde-ordezkariak Donostiako Zinemaldiko 'Vitoria, 3 de marzo' filmaren estreinaldian

2018-09-26
  • Filma Víctor Cabacok zuzendu du; 1976ko gertakariak islatzen ditu, lan-manifestazioak erreprimitzen zituen polizia armatuaren tiroen bidez eraildako bost pertsonaren ingurukoak

 

DSS 2018/09/26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Bingen Zupiria eta Cristina Uriarte sailburuek, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko eta Eneko Goia Donostiako udaletako alkateek eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, gaur gauean, “Vitoria, 3 de marzo” filmaren aurkezpenean parte hartu dute, Donostiako Zinemaldian.

Vitoria, 3 de marzo” filmak 1976an euskal hiriburua astindu zuten gertakariak islatzen ditu, greba luzean parte hartu ondoren polizia armatuaren tiroek bost langile erail zituztenekoak.

Filma Víctor Cabacoren (Santander, 1967) lehen film luzea da, eta honako hauek ditu protagonista: Amaia Aberasturi, Mikel Iglesias, Alberto Berzal, Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Oti Manzano, Iñaki Rikarte eta Ane Pikaza. Filma Sonora Estudiosek eta Gariza Filmsek ekoitzi dute, EiTBren laguntzarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Eneko Goia, Ramiro González, Pilar García de Salazar, Víctor Cabaco