
Artolazabal sailburua, Rementeria ahaldun nagusiarekin eta zahartze aktiboko nazioarteko ordezkariekin, “Bizkaia Silver Week” astearen harrera-ekitaldian
BI 26 09 18
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, gaur arratsaldean, NBEko, Europako Batzordeko eta AALko (The Active and Assiste Living) ordezkariei egin die harrera; Bizkaia Silver Week asteko ekitaldietan izan dira. Foru-harreran Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Jon Darpón Osasun sailburua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Bilboko Udaleko zinegotziak eta Bizkaiko Adinekoen Kontseilua izan dira.
Ekitaldian, Unai Rementeriak nabarmendu du “Bizkaiak aldaketa demografikoaren, zahartze aktiboaren eta ekonomia zilarreztatuaren inguruko elkarrizketa globalean eragile aktibo gisa duen eginkizuna”. Ahaldun nagusiak, gainera, “herritarren zahartzea erronka bat eta aukera bat” dela nabarmendu du.
Harreran Lidia Bratanov UNECEko (United Nations Economic Commission for Europe) Estatistika Dibisioko zuzendaria, Vitalija Gaucaite UNECEko Herritarren Gaietako zuzendaria, Alain Thielemans AALko (The Active and Assiste Living) presidenteordea eta Klaus Niederlander AALko zuzendaria izan dira, eta Rementeriak eskerrak eman dizkie, “Bizkaia egunotan bilakatu den eztabaida-foro handian eginiko ekarpenengatik”. Urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Eguna da.