Eu

San Josék ohartarazi du Enpresen Gizarte erantzukizuna ez dela mugatu behar irudi arloko erakunde-estrategietara

2018.eko irailak 27

Gaur eta bihar Vitoria- Gazteizko Europa Biltzar Jauregian antolatu den V RSENCUENTROren inaugurazioa dela eta, María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak ekonomikoki jasangarriak eta, aldi berean, etikoki arduradunak diren enpresak izateko beharra nabarmendu du.

“Garapen jasangarriaren hiru dimentsioak beren gain hartzen dituzten enpresak –esan du San Josék–: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Enpresen Gizarte Erantzukizuna ez da enpresen irudia hobetzeko eta ingurunearekiko harreman onei eusteko erakunde-estrategietara mugatu behar”.

Sailburuak esan du Lan eta Justizia Sailak Gizarte Erantzukizuneko Esparru Plana 2017-2020 aldirako EGE arloko Jarduketa Plan berriaren bidez eguneratu duela eta horrek honako helburu hauek aurreikusten dituela:

  • EGEren kultura sustatzea, EAEko eremu ekonomiko eta sozialetan.
  • Administrazioak eta euskal enpresak garapen jasangarriarekin koherenteak diren xede eta itun-balioetan inplikaraztea.
  • Gizarte-eragileak Enpresen Gizarte Erantzukizunaren eragile gisa inplikaraztea.
  • EGEa ekintza boluntario gisa sustatzea, baina aurretik zehaztutako eta enpresa guztientzat komunak diren irizpide batzuen araberakoa dela, erkagarriak izan ahal izateko.
  • Enpresetan eta euskal administrazioan gizarte-erantzukizuneko politikei buruzko ebaluazio-tresnak ezartzea, aurretik zehaztuak eta komunak.
  • Enpresen eta gizarte-erantzukizuna garatzen duten erakundeen onarpen instituzionala, politikoa, soziala eta juridikoa sendotzea.
  • Sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazioa ezartzea Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako administrazioen artean, gizarte-erantzukizuneko politikak garatzeko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak