Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Javier Bikandik eta Mikel Xabier Aizpuruk "Euskadiko Artxiboen Elkarlana 2018: gardentasuna, dokumentuen atzitzea eta datuen babesa" izeneko ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu dute

2018.eko irailak 28

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik eta Kultura Ondarearen zuzendariak, Mikel Xabier Aizpuruk, "Euskadiko Artxiboen Elkarlana 2018: gardentasuna, dokumentuen atzitzea eta datuen babesa" izeneko ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu dute. Ekitaldia gaur goizean izan da Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon. ALDEEk, Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkarteak, antolatutako ekitaldia izan da.

Topaketa honetan, Javier Bikandik gardentasun publikoaren betebeharrak kudeaketa dokumentaleko sistemen diseinura txertatu behar direla nabarmendu du. Horrela, agirien eta informazioaren sormena kudeatzeaz gain, sortutako hori hedatzen eta barriro erabiltzen lagundu dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)