Berriak

URAk egoera txarrean zegoen presa bat kendu du Leitzaran ibaian, Andoainen

2018-09-26

Uraren Euskal Agentziaren Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak erabiltzen ez zen eta egoera txarrean zegoen presa bat bota du Leitzaran ibaian, Andoainen (Otieta parkearen ondoan). Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Ibaian eraikitako presa txiki horrek ur lamina hazarazteko helburua zuen ibaiaren ura bideratu eta hartu ahal izateko. Hala ere, orain ez zen erabiltzen, ez zeukan emakidarik indarrean eta ibaia kaltetu egiten zuen.

Presa txiki hori 10 metroko luzerako hormigoizko egitura zen. Hura eraitsi eta kentzeko hondeamakina erabili da ibilgutik bertatik eta ibaiaren ezker ertzetik lan egin duena .

Kentzean uraren jariorako eta bertan bizi diren espezieentzako oztopoa ekiditen da eta lekua presa eraikitzea baimendu zuen emakidaren aurreko egoerara leheneratzen da.

Euskadik 1800 presa txiki eta presa ditu bere ibai eta erreka nagusietan. Emakiden titularrei dagokie horiek mantentzea (balizko arriskuak ekidite aldera pertsonen segurtasunari edo ingurumenean eragin daitezkeen kalteei dagokienez) eta horiek kentzea emakida iraungitzen denean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)