Eu

Javier Bikandik "Gobernu, Administrazio eta Politiken IX. Nazioarteko Biltzarrean" parte hartu du

2018.eko irailak 26

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik, GIGAPPek (Grupo de Investigación en Gobierno, Administración y Políticas Públicas) antolatzen duen "Gobernu, Administrazio eta Politiken IX. Nazioarteko Biltzarraren" parte hartu du, Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean.  "Datu Irekien neurketa eta ebaluazioa: desafioak, erronkak eta esperientziak" izeneko lan taldean Eusko Jaurlaritzaren esperientzia azaldu du. Eusko Jaurlaritzaren Datu Lotuko Ekosistemari buruz (Linked Open Data) hitz egin du eta azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza 2010. urtetik datu irekien eta gardentasunaren aldeko konpromisoa aurrera ataratzeko etengabeko ahaleginean ari da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak