Eu

ETSk Amerika Latinako biribilgunea lur-azpian sartzeko eraikuntza proiektuaren lizitazioa onetsi du

2018.eko irailak 26
  • 493.000 euroko aurrekontua du (BEZ aparte) eta egikaritzeko epea 12 hilabetekoa da

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen  Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoko kontratazio mahaiak argi berdea eman dio Vitoria-Gasteizko Amerika Latinako biribilgunea lur-azpian sartzeko proiektuaren idazketaren lizitazioari.

493.000 euroko oinarrizko aurrekontua (BEZ aparte) eta 12 hilabeteko egikaritze epa duten lan horien xedea, aipatutako biribilgunea lur-azpian sartzeko beharrezkoak diren lanak definitzea da.

Gutxienez, alderdi hauek definitu eta garatu beharko dira:  

-        Gunearen altxamendu topografikoa

-        Ikerketa geoteknikoa

-        Trafikoaren eta une honetan bertan dagoen errepide sarea erabakitako soluzioarekin antolatuko litzatekeen moduaren eta obraren egikaritze fase bakoitzean beharko diren desbideraketen azterketa zehaztua, horien iraupenak ahalik eta gehien murrizteko.

-        Biribilgunearen trazatu berriaren eta bertara heltzen diren ardatzen definizioa.

-        Ukitutako instalazioak eta zerbitzuak

-        Estrukturen kalkulua

-        Elektrifikazioa, seinaleztapena eta komunikazioak behin behineko egoeratan eta tranbiaren eta BEAren desbideraketa posibleetan.

-        Hiri eta ingurumen arloko insertzioa.

-        Kontratistaren sarbideen eta instalazioen definizioa obrek irauten duten bitartean.

-        Hidrologia eta drainatze azterlana

Joan den maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak Lankidetzarako Hitzarmena sinatu zuten, Bus Elektriko Adimendunaren ezarpenaren bateragarritasunerako, izan ere, BEAk, tranbiaren lineek, autobusen geltokiak eta hirira sartzeko eguneroko trafikoak bat egitearen ondorioz, beharrezkoa da errepide sistemaren intersekzio soluzio berria aurkitzea, garraio publiko sistemaren arintasuna bermatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran