Berriak Hezkuntza
Eu

60.000 euro Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza profesionaletarako (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018.eko irailak 25

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza profesionalak eskaintzeko baimendurik dauden ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek 60.000 euroko zenbateko globala du, eta 2017-2018 ikasturtean aipaturiko ikastetxeen langile-kostuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea du helburu.

Egun, titulartasun pribatuko bi ikastetxek eskaintzen dituzte Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza profesionalak Euskadin, honako eremu hauetako titulazioekin: argazkigintza, grafiko-publizitarioa, ilustrazioa, animazioa, dekorazio-lanen proiektuak eta zuzendaritza.  Sare publikoan, aldiz, lau ikastetxek eskaintzen dituzte ikasketa hauek: EASD I-D Artek, Gasteizen; Ibarrekolanda BHI-k, Bilbon; Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI-k, Donostian; eta Easo Politeknikoak, Donostian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko