Eu

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Lanbidek Hezkuntza Sailari langabezian dauden eta lanean ari diren langileentzako prestakuntza-programazioa egiteko egindako mandatua (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018.eko irailak 25

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari Hezkuntza Sailari 20 milioi euroko kudeaketa-mandatu bat egiteko.

Kudeaketa-mandatu horretarako zuzendutako zenbatekoaren guztizkoa 19.999.905,26 euro da. Horietatik, 13.999.927,70euro langabezian dauden langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako izango dira, eta 5.999.977,56 euro, berriz, lanean ari diren langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako.

Lanbidek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin lankidetzan, lanean ari diren zein langabezian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kualifikazio-premiei erantzuteko helburuarekin eta eskuragarri dauden baliabide publikoen eraginkortasunari eta haien erabileraren optimizazioari lotutako arrazoiak kontuan hartuta, Hezkuntza Sailari atxikita dauden Eusko Jaurlaritzaren lanbide-heziketako ikastetxe publikoen sarean bidezko profesionaltasun-ziurtagiriak eta kualifikazioa ematen duten beste zeharkako prestakuntza batzuk lortzera bideratutako prestakuntza-ekintzen programazioa bultzatzen du kudeaketa-mandatu baten bidez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren esparruan. Horretarako, bidezko Akordioa izenpetuko dute bi aldeek.

Ildo horretan, Lanbide erakunde autonomoak, Hezkuntza Sailaren Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta EAEko lurralde eta eskualdeetako lan-merkatuaren eta industria-sarearen egoera, hezkuntzaren eremuan eta enplegurako lanbide-heziketaren eremuan eskainitako lanbide-kualifikazioen egungo prestakuntza-eskaintza orokorra, egungo ikastetxeen sarea eta haietako bakoitzaren prestakuntza-ahalmena kontuan hartuta, 2018ko ekitaldian Euskadiko lurralde-eremuan EAEko Administrazioaren ikastetxe propioekin egin beharreko prestakuntza-ekintzen plangintza egin du.

Enplegurako lanbide-heziketako ekintzak langileei beren enplegagarritasuna sustatzeko eskain dakizkiekeen zerbitzu nagusietako bat dira. Izan ere, langileen kualifikazioa hobetzen eta lanbide jakin bat lantzera bideratzen dute, lanbide-arlo jakin baten inguruko jakintza bultzatzen dute, eta sektore eta jarduera ekonomiko guztietan aplikatzeko moduko zeharkako konpetentziak eta tresnak eskaintzen dituzte.

Ildo horretan, enplegurako lanbide-heziketa, oro har, enplegu-politika aktiboen tresnarik osatuena da, eta era global eta integratuan lantzen ditu orientatu eta aholkatzeko zeregina, prestakuntza-ekintza eraginkortasunez emateko zeregina (alderdi teorikoa eta praktikoa kontuan hartuta), lanaz kanpoko lanbide-praktikak, kontratazio-konpromisoen eskaintza eta, batez ere, lanbide-heziketako azpisistema honetan langabeekin eta landunekin egiten den prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen dimentsioa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @marcaempleo
    2018.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Lanbide realizará la programación formativa dirigida a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas https://t.co/GueUEXwA8p

Komunikabideek behera kargatzeko