Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Migratzaileei Premiazko Harrera emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiaren datuen arabera, 3.352 migratzaile daude

2018-09-25
  • Pasa den ekainaren 19tik, euskal erakundeek eta Euskadiko Gurutze Gorriak emandako baliabideen bitartez eman zaie arreta
  • 165 ostatu-gau erregistratu dira; izan ere, migratzaile batek gau bat baino gehiago egin ditzake baliabideetan, eta beste batzuek ez dute gaurik egiten Euskadin, zuzenean baitoaz Frantziarantz

 

VG 2018 09 25

Pasa den ekainaren 28tik euskal erakundeek eta Euskadiko Gurutze Gorriak emandako baliabideen bitartez, 3.352 migratzaileri eman zaie arreta. Migratzaileei Premiazko Arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiaren azken bileran komentatutako datuen arabera, 6.165 ostatu-gau erregistratu dira; izan ere, migratzaile batek gau bat baino gehiago egin ditzake baliabideetan, eta beste batzuek ez dute gaurik egiten Euskadin, zuzenean baitoaz Frantziarantz. Gainera, 2.563 bazkari eta 1.183 afari eman dira, bai eta, beharrezkoa izan denean, osasun-, gizarte- eta orientazio-laguntza zehatzak ere.

Premiazko baliabideez gainera, egun gehiagoko egonaldiak egiteko beharra duten kasu berezietarako Berrizen egokitu den gailua irailaren erdialdetik dago martxan. Errefuxiatu politikoak diren migratzaile eskatzaileentzako baliabidea ere badago.

Migratzaileei Premiazko Arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaian honako hauek daude: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Irungo udalak, Euskadiko Gurutze Gorria, Espainiako delegatua, CEAR, Harresiak Apurtuz, Medicus Mundi, Caritas ta SOS Racismo eta gizarte-erakundeak eta hirugarren sektoreko erakundeak. Mahaiaren azken bileran, Afrikatik datozen eta Euskaditik zehar Europaren barrualderantz doazen pertsonei ematen zaizkien arretak koordinatzeko hobekuntzan izan diren bilakaera eta aurrerakuntzak aztertu dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)