Eu

47.500 euro baino gehiago erlezaintza laguntzeko Euskadin (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018.eko irailak 25

Eusko Jaurlaritzak, azken Kontseilu bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzari laguntzak eskaintzeko deialdia iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu zuen. 2018an, 47.525 euro baino gehiagoren laguntzak emango dira.

Euskal nekazaritzako elikagaien katea oro har eta erlezaintza bereziki babesteko eta sustatzeko Eusko Jaurlaritza Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Sailburuordetzaren bitartez garatzen ari den politika irmoaren barruan sartzen dira laguntza horiek. Politika, halaber, Gastronomia eta Elikaduraren Euskal Planean jasota dago, legegintzaldi honetarako exekutibo autonomoak dituen oinarri estrategikoetako bat baita.

Laguntza ekonomikoen %50 Europar Batasunak finantzatzen du (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren bitartez (FEAGA) eta beste %50a Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek batera, eta aurreikusitako ekintzetan sortzen diren gastuetarako izango dira. EAEko Administrazio Orokorraren Erakunde Ordaintzaileak EBri dagokion zatia aurreratuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko