Eu

Babesa Deustuko Unibertsitateari Basque Cities 4.0 proiektua finantzatzeko (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018.eko irailak 25

Deustuko Unibertsitateari 25.000 euroko diru-laguntza ematea onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, Basque Cities 4.0 ekimena garatzeko lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

Deustuko Unibertsitateak duela gutxi jarri du abian “Cities Lab Katedra, helburu hauekin: proiektuak, ikerlanak, ikaskuntza-programak, berrikuntza irekiko ekintzak eta hiri-laborategiak gauzatzea; hori guztia hirien eraldaketa zehazten duten gobernantza-ereduen eta lidergo-estiloen inguruan. “Cities Lab Katedraren” babesean, Basque Cities 4.0. ekimena garatzea dago aurreikusita. Eusko Jaurlaritzak gaur onetsitako subentzioarekin lagundu egingo da proiektu horren lehen fasea finantzatzen; 2018an zehar burutuko da.

Basque Cities 4.0 proiektua Euskadi 2020 XI. Legealdiko Gobernu Programaren konpromisoekin lerrokatzen da eta, horien barruan, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren jardute-eremuak erantzuten dizkien konpromisoekin, kontuan hartuta “ezagutzaren ekonomian industria lehiakorrago bat” garatzeko helburua betetzea dutela xedetzat. Ekimenak lau lan-lerro jasotzen ditu, izen hauen pean: Basque Cities Industry, Basque Smart Cities, Basque Cities 4.0 eta Basque Territory 4.0. Proiektu osoaren jarduerak hiru fasetan burutuak izateko planteatu dira, eta 2018an helduko zaiona da haietatik lehena. Zehazki, ekimenaren definizioa eta diseinua finkatzeko balio izango du, eta oraingo egoeraren azterketa bat eta lortutako emaitzen balorazio bat egingo ditu gainera.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren bitartez, apustu erabakigarria egin du industria eta teknologia pertsonen zerbitzura jarriko dituzten proiektuak garatzearen alde, eta horren erakusgarri dugu, kasu honetan, Basque Cities 4.0 ekimena babestu izana. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko