Eu

Gobernuak kudeaketa ekonomiko "zuhurra eta orekatua" egiten duela defendatu du Azpiazuk

2018.eko irailak 26
  • Euskadin BPGd-aren gaineko kredituaren pisua % 96ra arte murriztu da; balio hori 2004koa baino baxuagoa da, familia eta enpresen portaerari esker

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak inauguratu du, gaur, Bilbon, “Summit Finantzak: Adimena finantzetatik negozioari balioa gehitzeko” foroa. Foroa ELKARGI SGRk antolatu du eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa ekonomiko “zuhurra eta orekatua” egiten duela esan du.

Horrela azaldu du, hazkundea itzuli denez, soldata eta inbertsio-mailen berreskurapena argia dela, eta bi urte aurreratuko dela zerga-finkapena eta aurtengo defizita ezabatu egingo dela eta, laster, BPGd-aren gaineko zorraren % 13aren helburua ere beteko dela, aurreikusitakoa baino lehen.

“Hazkunde handiko aldia da, eta aprobetxatu egin behar da, etorkizunerako maniobrarako aukera gehiago izateko”, esan du.

Sailburuak, aldi berean, 2019ko aurrekontuetan Gobernuaren aurrekontuko 1. kapituluaren % 4tik gorako igoera nabarmendu du; bertan, langile publikoen soldatak (eta beste kontu batzuk) jaso dira, eta kritikatu du “batzuen ustez huskeriak omen direla”.

Euskadin, BPGd-aren gaineko kredituaren pisua murriztu da; krisialdiaren aurretik bikoiztu egin zen eta ia % 130era iritsi zen, eta, orain, % 96ko balioa du, 2004an baino balio txikiagoa du, familien eta enpresen portaerari esker.

“Hazkunde handia lortzen ari gara, % 3 ingurukoa, azken hiru urtean, eta nabarmen ari ginen dimentsio handiko eskaria elikatzen zuen esteroideen dosia murrizten”, esan du sailburuak.

EUSTATek prestatzen dituen enpresen ondare-kontuek jasotzen dutenaren arabera, 2009aren eta 2015aren artean enpresen guztizko aktiboan zorpetzearen pisua 10 puntuan murriztu da, lehen % 58koa zen eta, orain, % 48koa. Horrek esan nahi du 12.500 milioi euro gutxiagoko zorpetzea dagoela, eta horrek esan nahi du, aurretik aipatutako kredituaren guztizko zifrei dagokienez, familiek ere nabarmen lagundu dutela murrizketan, batik bat hipoteka-kreditu txikiagoaren bidez.

Beste kasu bat, esan duen bezala, sektore publikoarena izan da; “bestelako egitekoa du”. 2009an, diru-sarrerak bat-batean erori izanak Gobernuaren kontuetan BPGd-aren % 3,9ko defizita eragin zuen, baina gastuak ez ziren erori, “eskolek eta ospitaleek beren jarduerari eusten diotelako, eta, gainera, diru-sarrerarik gabe geratu diren pertsona gehiagori eman behar diegu babesa”, esan du, amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak