Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

2011eko Lehiatu programan, 12,6 milioi baino gehiago bideratu dira nekazaritzako eta elikagaigintzako euskal herriko produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzetara (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Erabakia, 5.000.000 euro baino gehiago gastatzeko baimena emateari buruzkoa. Helburua: nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2011ko ekitaldirako deitu zituen Aginduan araututako laguntza ekonomikoak finantzatzea, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean (Lehiatu programa).

2011eko Lehiatu Programan nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen deialdira 12.660.225 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio laguntza horien deialdia egiteko Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman duen Aginduari. 9.819.600 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 2.840.625 euro LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez.

Diru-laguntza programa horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntza emango da, eta elikagaigintza, arrantza eta basogintzako produktuak kanpoan sustatzeko ere bai.

Euskal Autonomia Erkidegoak finantzatuko dituen 9.819.600 euroetatik 5.419.600 euro aurtengo ordainketa-kredituetakoak dira, 2.800.000 euro 2012rako konpromiso-kredituak dira, eta 1.600.000 euro 2013ko ekitaldirako dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan