Berriak

Nahiko programak 15 urte egin ditu hezkidetza bultzatuz

2018-09-25

Gaur goizean Emakunderen Nahiko Hezkidetza Programaren IV Jardunaldi Orokorra ospatu da Bilbon. Nahikok hamabost urte egin ditu dagoeneko euskal eskoletan hezkidetza bultzatzen eta hain zuen horregatik, Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak bere eskerrik beroenak luzatu die Nahiko programan aritu diren irakasleei euren inplikazioagatik, ikasleei eta haien gurasoei. 10.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute programa honetan urte hauetan eta Landaidak adierazi duenez, “urte hauetako esperientziak eta egindako ebaluazioen emaitzek argi eta garbi erakusten digute hezkidetzan oinarritutako programa honetatik igaro diren ikasleen artean hobekuntzak eman direla bai haien harremanetan, berdintasunean, elkarren arteko errespetuan… Beraz, esan dezakegu konbentzimendu handiz bultzatzen dugula urtero Nahiko programa, eta konbentzimendu handia daukagula hezkidetzak eskaintzen digun aukera paregabean". Hezkidetza tresna ezin hobea da gure ustez gazte-gaztetatik emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta berdintasunean oinarritutako jarrerak sustatzeko", gaineratu du.

Besteak beste, Amparo Tomé, hezkidetzan adituak, parte hartu du gaurko jardunaldian eta hezkidetzaren azken urte hauetako esperientzien errepaso bat egin du: zein zailtasun aurkitu diren bidean, zein aurrerapen egin diren, eta zeintzuk diren lorpenak eta erronkak alor honetan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)